Errailak eta erraiak
Eta geltoki bat gehiago doa, gauak harrapatu gaituenean. Bidaia honen errailetan.
Ahateak kaioekin nahastu zenituenekoak oroitzen… Bartzelonako portuko ilunabarraz nola bildu ninduzun eta arnas estu batean kabitzen diren kontu ttikietan egin zure. Belarrira esandako xurrumurruetan. Geltoki bat gehiago doa; hor naukazu, zure erraietan.
Tuiterren kasualitateak: oraingo honetan, bi: batetik, azkenaurreko argazkia nik ere errailen bueltan. Gainera,bestetik, kaioak eta ahateak nahastu zizkidan jarraitzaile batek lehengoan ‘lau anai-arreba’ argazkiaren inguruan…
Beraz, zuretzat, dedikatuta:
http://juankarh.blogspot.com/2010/08/twitterreko-halabeharrak-casualidades.html
Besarkada bat hartu!
Mila esker Juankarh!!
halabeharrak
hala beharko dute izan!
besarkada estua zuri ere