Herriko Batasuna (10): Emaztekiaren egoera

Emaztekiaren egoera Herriko Batasunean –

Familiaren kezka nagusiak desagertuko dira, komunitateak bere gain hartuko baititu ezinbestekoak edo esentzialak diren heinean. Emaztekiaren emantzipazioa, eguneroko hizkuntzan hitz horri ematen zaion zentzuan, hemen biziki garatua izanen da. Kidea denez bezainbatean, emaztekiak Herriko Batasunaren martxan parte hartuko du bere senarrak bezala. Erantzukizuneko postuetara ere iristen ahalko da.

Emaztekiak lan egin beharko du baina ez du erran nahi lan egoera gogor batera behartua izanen denik. Gehienak, denak ez badira, zerbitzuetan ariko dira: ofizinako lanetan lantegietan, haurtzain haur etxeetan, garbiketa toki edo jantokiko langile eta abar. Herriko Batasuneko emaztekiek okupatuko dituzte lan postuak hain segur kanpotik begiratzen duten emaztekien enbeia sortuko dituztenak.

Gainera hemen ez dira ekonomikoki senarraren mendeko. Eta garbiketa lanen eta familiako bizitzaren beste lanen betebeharretarik askatuak izanik, libreki loratzen ahalko dira. Herriko Batasunaren izpirituaren eratzean, haien errola nagusia izanen da.

 

HERRIKO BATASUNAREN NEURRI ONENA

Deusetik abiatu beharko da. Komunitatearen finantzia-bihotza den enpresatik abiatu behar da. Hainbat askotariko enpresa untsa lirateke. Funtsezko datua ez da unitate ekonomiko errentagarria, inportanteena da komunitatearen bizitza bera [1]. Gure garaian, komunitate aktibo batek bere bizimodu propioa segurtatzeko baliabideak atera ditzake baldin eta badu ekipa bat bere arazoak konpontzeko gai dena.

Bizi ahal izateko, giza komunitate hori norma batzuei egokitu behar zaie. Sobera tipia izanik, bere gain hetsita egon daiteke; izan ere zerbitzu guziak batez ere kulturalak ez lukete bertan normalki funtzionatuko. Aldiz, sobera handia izanik, hartu beharreko erabakiak hain ugari eta inportanteak izan litezke non kide asko deseroso senti bailitezke. Ehun ta hogeiko kide-kopuruak tipiegia ematen badu, aldiz bi milakoak sobera handi ematen du. Kide kopuru onena bost ehunekoa litzateke.[2]

Pertsonen arteko askotariko borrokak masaren baitan estaliak daude. Posible bilakatzen da egiazko adiskideak aurkitzea, baina kopurua ez da hain handia kide guzien ezagutzea eragozteko punturaino.

Herriko Batasun bat txertatuko litzateke euskaldun herri tradizional baten ondoan. Herriko Batasunak inpultsu onuragarri bat emanen lieke inguruetako herri kolektibitate desberdinei. Dinamismoaren etsenplua emanez, Herriko Batasunak existitzeko arrazoia edukiko du.

Emaztekiaren egoera Herriko Batasunean
Korrontearen kontra igo behar delarik, prentsak ahantzi behar ez duen ideia hau da: “informatua delarik, publikoa zure alde da, informatua ez delarik zure kontra da”

AKTIBITATE EKONOMIKOAK

Herriko Batasunen aktibitateak bilatu behar eiki da industriaren, laborantzaren eta turismoaren arloetan[3]. Herriko Batasunaren helburua da Euskal Herriaren industrializazioa. Kontua ez da edozein industria mota ezartzea, baina industria mota desberdin guzien aukera erraldoian, hautatzea posible da. Egunero artikulu berri batzuen fabrikak sortzen dira eta seguraz ere arlo horretan toki bat aurkitu beharra dago. Frantziako eskualde azpi-industrializatu orok industriak bilatzen ditu, balio erantsi handikoak, garraio gastuak amortizatzeko baita langileria usu ugari bati lana emateko. Zer nahi gisaz, lortu beharreko helburua da ekoiztea kalitate oneko merkantzia kontsumitzaileen eskuetara konkurrenteen prezio berean irits daitekeena. Bere talde dinamismoari esker eta bere estruktura biziki funtzionalei esker, Herriko Batasuna jende anitzek aldarrikatzea maite duten handicap guziak gainditzeko gai da[4]. Beharbada, ene irakurlea gosearen gainean egonen da, zeren nahiko bailuke ene pentsaera gehiago zehatz diezaiodan. Baina urrunago esplikatuko dizkiot aktibitate industrial beharrezkoen hautatzeko erabili beharreko baliabide praktikoak.

Laborantzako arloan, Herri Batasunak zerbait egiten ahalko ote du? Laborantza estentsiboaren arloan, laborantzako etxaldeak erosi beharko lituzke ala utziko ote diote lur amankomun jakin batzuetan plantatzen? Jabetza pribatuaren eskubide hunkiezina handikap serioa da gure laborantza tradizionala mundu modernoari egokitzen eragozten diona. Etxalde tipiak batzen balira, laborantza Herriko Batasun bat osa lezakete. Baina adineko jende batzuentzat natura horretako engaiamendu bat suposatuko luke prestakuntza luze bat: eraldaketari buruzko sentsibilizazioa, gestioaren ohitura, CUMA, GAEC eta Laneko bankuaren eraketa eta azkenean… Herriko Batasuna. Fiteago egin liteke, laborantza eskoletarik ateratako gazteekin, baina jeneralki, burasoek ez lituzkete erabakiak hartzen utziko[5], batez ere inportantzia horretako erabakiak. Esperantza guti baldin badaukagu laborantza estentsiboan, desberdina da ordea industrial deitutako laborantzan: arbolazaintza, berotegi eta baratzegintzan[6].

Hala ta guziz ere, batzuetan bizitzak kontraesanen ditu ene dedukzioen konklusioak, orokorrak izan nahi dutenak eta biziki kontent naiz horretaz. Nafarroan, bost udaletxeetan laborari kopuru jakin batek batu ditu lurrak eta barrukiak elkarrekin lan egiteko. Bisitatu dudan Iraizotzeko elkartea, bere bederatzi familiekin, hedatzen da orain ehun bat hektaretan gaindi eta azpimarratu behar da laborari gehienek hirurogei urte inguru dutela.

Turismoaren aldetik aukerak badira: Hotelak, txaletak, gazte ostatu eta abar. Horiek oro gehigarriak dira, ez ordea aktibitate nagusiak

Indarrean dagoen legedia baliatuz, Herriko Batasunak hezkuntzaz arduratzen ahal da eskola publikoak eta pribatuak bezala. Industria heziketa teknikotik dator eta hau garatu beharra dago gure euskal herrian formakuntza sobera klasikoen kontra.[7]

Kasu guzietan, subentzioak, emaitzak eta interes apaleko maileguak serioski aztertuak izanen dira eta diru-abantaila guziak ahal bezainbat baliatu beharko dira.

Emaztekiaren egoera Herriko Batasunean  Emaztekiaren egoera Herriko Batasunean  Emaztekiaren egoera Herriko Batasunean

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “Herriko Batasuna (10): Emaztekiaren egoera”-ri buruz

  • Benat Castorene 2024-03-11 09:21

    Nahiz gaia ez den hemen biziki luzeki tratatua, lehen paragrafoan nabarmen da Latsaguen proiektuak, jada 1969an, toki justu bat aurreikusten zuela emakumeentzat. Batez ere, haurren hezkuntza eta lana arinduz eta egokituz haien emantzipazioaren desirari. Intentsio nabarmena justizia eta oreka bilatzea zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude