Ekosexualak

Ekosexualak

Hamaika ikusteko jaio garela badakigu, eta hala ere, egunero begiak zabal-zabalik uzten dizkidan zerbait entzutebn dut. Sexuaz zerbait entzun edo ulertu nuen lehen aldian umea nintzen oso, eta ugalkortasunaren haritik jaso nuen lehen azalpena; heterosexualitatea ezagutuko nuen beranduago. Ondoren homosexualitatearen berri ere izan genuen, baita aurreko bietan modu itxi batean sailkatzen ez den jendea ere badagoela, bisexualak. Transexualak ez ziren jaio bere generoari egokitzen zaien gorputzarekin. Helduak gogoko dituztenak daude, edo umeak, edo animaliak. Asexualak ere bai, ez ditu beste inork sexualki erakartzen. Sexuaz gozatzeko beste mila modu eta joera daude…

Baina ekosexualak? Hori berria da.

ekosexualak2008an hasi omen zen, zehazki. Hasieran korronte artistikoa zen beste ezer baino gehiago, Lurra emankortasunaren ikur gisa gurtzen zuena. Azkenean mugimendu ekologista batean bihurtu da, eta orientazio sexual propioa garatu dute. Hala azaltzen dute beren izaera manifestu batean: “Lurra gure maitalea da, eta maitasunez tratatzen dugu. Maiteminduta gaude. Amodioa egiten dugu Lurrarekin. Lurra, ura, haizea eta sua maite ditugu. Zuhaitzak besarkatzea gustatzen zaigu, lurra gure oinekin laztantzea, elkarrizketa erotikoak izaten ditugu landareekin“. Azkeneko puntu horrek asko tentatu nau, frogatzeko asmoa daukat. Ziur naiz landareak fundamentu gehiagorekin heziko direla lizunkeria pikanteak entzunda musika klasikoa eta horrelako tontakeriekin baino.

Ekosexual ezberdinak daude. Batzuentzako beraien sexu hautu primarioa da, beste batzuentzako ez. Hau da, zure joera sexuala dena delakoa dela ere, ekosexual bihurtu zaitezke.

Hasieran onartu behar dut grazia egin didala, halakoak baikara pertsonak askotan, ezezaguna zaigunak ikaratzen gaitu, edo trufa egiten diogu. Berehala onartu naiz akatsaz. Manifestuan esaten dute mundua salbatuko dutela beraien amodio gaitasunaren laguntzaz, eta hori bai ez dudala sinesten. Baina naturarekin tamaina horretako konexioa lortuz gero, nirvanara inguratzeko gaitasun hori banu, ez al nintzateke zoriontsua izango? Naturaz denok gozatzen dugu… baina sexualki? Bizitza oraindik ere ederragoa litzateke. Leihotik basora begira jarri naiz…

Gainera, ekosexual bihurtuko banintza beste ekosexual euskaldun bati “baratze bat nahi deizut egin amets sekretuenekila” abestu ahalko nioke metaforarik gabe.

Ekosexualak

Zer duzu buruan “Ekosexualak”-ri buruz

  • Pepinoarekin masturbatzeak badu jada bere izena! Bazen ordua… 🙂