Gure hezkuntza sistema

Gure hezkuntza sistema

Gure hezkuntza sistemaAlbert Einsteinek behin hau esan zuen: “Denok gara jenioak. Baina arrain bat epaitzen baduzu zuhaitzak igotzeko duen ahalmenaren arabera, bere bizitza osoan zehar pentsatuko du ergela dela”.
.
Gaur egun, gure hezkuntza-sistemak arraina zuhaitz bat igo, gero jaitsi eta azkenik 10 kilometroko lasterketa bat egitera behartzen du. Milioika neska-mutil robot bihurtu ditu, eta haietako asko arrain horrekin identifikatzen dira. Ikasle askok ez dituzte beren gaitasunak aurkitzen. Ergelak direla eta ez dutela ezertarako balio pentsatzen dute.
.
Gaur egungo telefono bat duela 150 urteko telefono batekin konparatzen badugu, argi daukagu oso desberdinak direla bata bestetik, eta gauza bera gertatuko litzateke autoekin gauza bera egingo bagenu. Beraz, zergatik ez da konparatzen gaur egungo ikasgela bat duela 150 urteko ikasgela batekin?
.
Ikasleak lerro zuzenetan daude banandurik ikasgela polita eta atondua gera dadin, lantegietako produktuak bezala. Eskua altxatu behar da hitz egiteko, atsedena dago zerbait jateko, 8 ordutan zehar zer pentsatu behar duten esaten zaie ikasleei, A bat lortzeko lehiatu behar dute (zenbait produkturen kalitatea adierazteko bezala).
.
Edozein zientzialarik esango liguke ez daudela bi burmuin berdin, eta ume bat baino gehiago duen edozein gurasok ere gauza bera esango liguke. Orduan, zergatik erabiltzen dira ikasleak galleta tamaina bera izateko moldeak bezala? Mediku batek sendagai bera errezetatuko balie gaixo guztiei, jende askok ondorio larriak pairatuko lituzke.
.
Beste alde batetik, hezkuntza-langileak oso txarto trataturik daude. Irakasleek munduko lan garrantzitsuenetako bat egiten dute, baina ez diete batere ondo ordaintzen. Irakasleak ez dira hezkuntza sisteman dauden arazoen errudunak, eskubide gutxiko sistema batean egiten baitute lan, eragozpen askorekin.
.
Curriculumak politikariek diseinatutakoak izaten dira. Gehienak ez dira izaten irakasleak. Beraz zelan jakingo dute curriculum bat zelakoa izan beharko litzatekeen? Bestetik, irakasle batzuk galdetegiekin obsesionaturik daude. Pentsatzen dute galdera batean pare bat erantzun posible sartzeagatik arrakastaren maila neurtu daitekeela. Galdetegiak asmatu zituen gizonak (Frederick J. Kelly) esan zuen galdetegiak ez daudela nahiko garaturik eta alde batera utzi beharko liratekeela, baina, harrigarria bada ere, erabiltzen jarraitzen dugu. Bada garaia beste metodo batzuk sortu eta erabiltzeko.
.
Medikuntzan, Facebooken eta kotxeetan hobekuntzak egin ahal baditugu, gauza bera egin behar genuke hezkuntzan. Adibidez, Finlandian eskola-orduak gutxiago dira, irakasleek ondo kobratzen dute, ia ez dago etxerako lanik, ikaskuntza kooperatiboa erabiltzen dute ikasteko… eta oso ondo moldatzen dira.
Ikasleak biztanleriaren % 20 dira, gure etorkizuna dira, eta ez lirateke ibili beharko arrainak bezala, zuhaitzean gora eta behera.
Gure hezkuntza sistema
gazteak, hezkuntza sistema

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude