Biktima berriak

images3.jpg

Zer egingo ote dute Eusko Jaurlaritzako hainbeste profesionalek —biktimen laguntzarako dauden horietakoek—, hainbeste biktima berriri laguntzeko? Ala ez ote dira biktima, besteak beste, aurten kartzelaratu dituzten 110 horiek? Denak ezetz, esango du baten batek, ez direla denak biktimak. Eta nik baietz esango dut, euretako asko biktima huts direla, demokrazia ez den beste zerbaiten biktima zuzen-zuzenak. Beraz, nahi izatekotan, badute galtzak bete lan. Baina baietz oso zaila egin, dauden lekutik, Legea eta Justizia bereizten. Ezetz asmatu.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Biktima berriak”-ri buruz

  • Mingarria egin zait maite ditudan hainbat lagun Kursaalen ikustea, Bilbon une berean gauzatzean ari zen beste debeku baten aduradun politikoekin. Kursaalekoa teleberrian ikusita hauteskunde ekitaldia zirudien.Zuk milakabilakan ibili zinen. Ezinezkoa al da horrelako ekimen benetan autonomo bat sortzea? Norberaren alderdiaren oneritzia behar al dugu hau edo beste babesteko?
    Besarkada bat.

  • Dina, ni ez nintzen Kursaalean izan, egia esan, Milakabilan ibili nintzenetik, ez nago ezertarako. Ene ustez, uste duguna baino okerrago gaude, guztiz desaktibaturik baitago gizartea, ezintasunean harrapatuta. Eta horretan kausa ezberdin askok egiten dute bat, besteak beste, ezker abertzalearen jokaera betikoak (arrazoia daukagu eta “pakete” osoa tragatu behar duzu), gainerako alderdien epelkeriak (legea eta justizia nahastuz, zernahi tragatzen dutenak) eta bizimodu garaikidearen antolamenduak ere bai (nor dago prest dauzkagun erosotasunak bazterrean uzteko?). Baina bai, arrazoia daukazu, alderdiez haragoko plataforma herritar zabalak behar dira, batez ere une hain larrietan irtenbideak proposatu eta poltikariak estu hartzeko, eskubide ororen defentsan, guztiontzat. Baina gauzak dauden bezala, nik ezinezko ikusten ditut. Esandako desaktibazioarenaz gain, badira beste bi kontu ere, horrelakoak egin ahal izateko: a) antolaketa egiturak behar dira, oso zailak direnak abiatzen alderdietako liberatuekin ez bada (zu prest al zaude dena laga eta horretan sartzeko?) eta b) alderdiek lagunduko dizute zerbait antolatzen, baina finean euren eskuetan geratzen bada dinamika, bai baitakite norbanakoek ez dutela gaitasunik (dirurik, denborarik, indarrik…) bidean aurrera egiteko. Sentitzen dut baikorrago ezin agertua. Besarkada.