Espaloian noa
Mendebaldeko itzalak luza, bidea erakusten dutela, hartu dut Lapurdi, betiko bankuak igaroaz. Atzo gaueko pentsamenduak iratzargailu, mediterraneoko kresalek gazituta iritsi zaizkit eguzkia bera baino lehen. Eta esnatu naute anpulu artean, ur azpian begiak zabaldu banitu legez. Zer deabru gara? pasatzen zait gogoaren baitan… eta armonika, eta errepika, eta itzalak, nire kontzientziarena luzeena. Berunezko itzala, Amaloi bidean.
Zure etxetik begiratzen nau bakardadeak
Mendebaldera luza, esna dira itzalak
Lapurdi hutsik da, goizeko beatzietan
ni are hutsago naiz, zure hitzen peskizan
espaloian banoa
–
Zurekin esnatu naiz negar anpulu batean
Lehenaldiaren olatu apar artean
begiak zabaltzean…
Zurekin esnatu naiz, nahiz zugandik oso urrun
oraina zurea da, izandakoa lurrun
zure bihotza entzun
Zure etxetik begiratzen nau bakardadeak
Mendebaldera luza, esna dira itzalak
Lapurdi hutsik da, goizeko beatzietan
ni are hutsago naiz, zure hitzen peskizan
zure hitzen peskizan
[…] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera, Oier Aranzabal. Oier Aranzabal said: Berunezko itzala goizean luza http://zerdiok.info/2010/10/22/berunezko-itzala/ […]