Beraiek dira gu salbatzera datozenak

Beraiek dira gu salbatzera datozenak – 

Irudiaren kreditua: Tim Mossholder

Badago gure heldutasun, gure bilakaera fisikoaren eta emozionalaren artean holango paralelismo, sinpatia bat. Zahartzen goazen heinean gure hardwarearen  eta softwareren arteko sinkronia motaren bat sortzen da. Ez genuke jakingo esaten nork baldintzatzen duen nor, nork aberasten dion nori. Astiroago mugitzen gara; astiroago, sakonkiago pentsatzen dugu…

Bat-batean, liburua, prospektu edo turismo bulegoan eman berri dizute gida hori urrundu behar dituzu irakurri ahal izateko. Zaila egiten zaizu hor bertan, muturraren aurrean daukazuna ikustea. Egunez egun letrak ongi fokatzeko testua aldendu behar duzu gero eta gehiago. Ederto azaltzen du Karmelo Iribarrenek:  Tengo/ vista cansada./Las letras se me emborronan/ sobre la página./ Curiosamente ahora/ que empiezo/ a ver/ con tanta/ claridad/ tantas cosas…

Literatura hutsa den esamolde horrekin ere ezagutzen da -presbizia, diot-: ikusmen nekatua. Animikoki, helduaroan -berriro aldiberekotasun berbera- bateria ere agortzen doa. Esanguratsua da adin horretatik aurrera ere arazoei urrutitik eta objektibotasunez aurre egiten ikasi izana. Badago gure heldutasun, gure bilakaera fisikoaren eta emozionalaren artean holango paralelismo, sinpatia bat. Zahartzen goazen heinean gure hardwarearen  eta softwareren arteko sinkronia motaren bat sortzen da. Ez genuke jakingo esaten nork baldintzatzen duen nor, nork aberasten dion nori. Astiroago mugitzen gara; astiroago, sakonkiago pentsatzen dugu…

Kasua da presbita naizela; zentzu bietan: begien aitzienean daukadana kostata ikusten dut. Urrutitik begiratu behar ditut egunkaria eta beraren edukiak. Gero eta urrunago eta gero eta harrituago. Sarritan iraganean kokatzen naiz orainaldia irakurtzeko, interpretatzeko. Migratzailenarena, esate baterako, ulertu ahal izateko Manuel Vicent-ek orain dela bosturteko bat argitaratu zuen zutabe bat –Salvamento izenekoa- berreskuratu behar izan dut. –Beraiek dira gu salbatzera datozenak -dio kazetariak artikuluko lehenengo lerroetan Europa zaharturik baten -60 milioi etorkin behar ditugu bizirauteko- argazkia erakutsi ostean: Haiei eskertu beharko diegu Europa ez iraungi izana, atso zaharkitu, berekoi eta maltzur bat bezala. Hain ditugu gertu paterak, non ez zaigun bururatu horrela ikustea. Ezin dugu ongi irakurri.

Gazan gertatzen dagoena ongi interpretatzeko -hementxe ere hurbilegi dauzkagu tankeak misilak, hondakinak-  lekutu beharko genuke behatoki babesturiko aproposagoa bilatzeko. Etsipen handia ikusten dut, batez ere Gazan. Denok dakigu, baina ez dugu onartzen. Katutxo bat hartu eta izkina batean zokoratzen baduzu, irteerarik gabe, tigre bihurtuko da. Palestinarrak jazartzen ari gara eta ordainduko dugu -zioen Amos Ozek 2018an, hil baino hilabete batzuk lehenago.

Esan didatenez operatu daiteke; presbizia diot. Baina egia esanik ez dakit ikuspuntu pribilejiatu, argigarri, zuhur hori galtzeak merezi duen.

Beraiek dira gu salbatzera datozenak

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude