Balioak, ezertarako balio ez dutelako ditugu ezinbesteko
Balioak, ezertarako balio ez dutelako ditugu ezinbesteko –
Hor kanpoan, ideiez harago,
ekitza zuzenaz edo zuzengabeaz harago,
eremu baztergabea dago,
hor ikusiko dugu elkar denok (Rumi)
Gizaki guztiok gure ekintzak arrazionalki gidatzen ahalegintzen gara. Arrazionaltasuna dugu hortaz gidari. Arrazionaltasun hori ez da beti berbera, garaiz garai, kultuturaz kultura, taldez talde, eta pertsonaz pertsona aldatuz joaten da. Aurreko artikulu batzuen inguruan sorturiko eztabaida-foroen batean baloreen kontua agertu zen; bada, arrazionaltasuna balore batzuek edo bestetzuek zer-nolakotua da, eta alderantzira ere, kontrako naoranzkoan, arrozionaltasun marko batetik edo bestetik ernatuak. Baloreei gagozkielarik, beroiek gure egintzei mugak, zerdarriak, jartzeko duten gaitasunean pentsatu ohi dugu maizenean, dimentsio negatibo bakar horretatik hartu ohi ditugu baloreak burutan; beren gauzatzerik objektiboena, zirurrenik, ezarritako legeetan islaturik ikus dezakegu. Badago, baina, beste dimentsio askoz garrantzitsuago bat, hau positiboa, eta zein eta gure egintzak bultzatzeko baloreek duten gaitasunari dagokiona da, gure ekimenak hemendik edo handik bideratu-bultzatzeko duten gaitasunari dagokion hori hain justu.
Azken egunetako Zuzeuko fororen batean jada gure lagun batek esan zuenez (“Txepeleko”, uste dut), egite aldera, izate aldera, eta bere garapenik zabalenean, bizi gareneko bizkidetza-gizarte hau edo beste ahalbidetzen dute aipatu balore positibo horiek guztiek. Euren indarra izugarria da, euren ikusgarritasun objektiboa lauso samarra izan badaiteke (edo “intangible”, Txepelekok dioen moduan) ere maizenean. Denetarikoak eta ugari-ugariak dira, asko-askotan hau edo beste harako huraxe bainoago, guztiek, euren artean elkar ekinez, elkarren eraginpean, osatzen duten balore-konstelazioak hartzen du garrantzia. Hor dago zinez gizarte baten benetako. Etikaren eremuan ere, hortaz, beste horrenbeste ere2 esan genezake; berorren “gauzatzearen” dimentsio positiboak garrantzi askoz handiagokoa beharko luke, duen bere dimentsio negatiboa baino; hau da, egunerokoan egiten dugun guzti-guztia egitera bultzatzen gaituen etikaren edukiak askoz garrantzi handiagoko beharko luke izan, gerora, salbuespenetan, eta solik behar deneko egoeretan, gure ekimenaren norainokoa mugatzen duten murrizketa etikoek baino.
Esandako honi ondo erreparatu beharko litzaioke gure gizarte mendebaldarretan. Izanez ere, gizarte mailako elkarbizitzan ezer ez litzateke ziurtzat jo behar; ezer ez da segurua gizarte-bizikidetzan. Elkaribizikidetzazko etika ez arauen etika bat, are gutxiago legeen etika bat. Bestalde, egia aitortzera, araurik nagusienak (“ez erahil, ez lapurtu…”) “hitzetaratuak” eta “testuratuak” badaude ere, errespetatuak izan edo ez, ezbaian gutxien jarri ohi dira. Bizikidetzaren etikak ez dio arauari uko egiten, ezta nork, bere interes propioaren arabera, bere onura bilatu ahal izateari ere, ezta hurrik eman ere; galarazten duena honako hau baino ez da; bi horiek (arauak zein norbere interesak) bizikidetza hurratzea. Hau horrela, eta hortaz zaindu beharreko bizikidetza zaintze aldera, oraingo legeen gainean biharko legeak beharrezkoak izango dira. “Madarikazio moduko baten pean” dago beti legea, gordinegi esanda bada ere (“Legeko egintzetan oinarritzen direnak, berriz, madarikaziopean daude” (Pablo Galaziarrei 3,10)). Bizkidetzarako diharduen indarra ezin du legeak ordezkatu. Legeak zein onuraren irizpiak bizikidetza hurratzen dutenean, orduan, esan genezake aipatu legearen madaraikazioak egin duela berea. Bestetik, legeak zein onuraren irizpideak, bere soil-soilean, ezin diote ekintzari zilegitasuna eman.
Etika kasik legalitate hutsera murriztea ez da juirdikokeria hutsa eta norbere onura maxizimizatze alderako irizpidea ekintzarako irizpide bakartzat izatea ez da noberekeria hutsa. Biek ala biek munduaren eta gizartearen gaineko ikuspegi oso zehatz batekin daude estu-estuki lotuak. Norbere onuraren kalkulua, gizartean dugun bultzagarri bakarra bada, adostutako legeek ezartzen dioten muga tarteko ere, den-dena kuantifiaktu daitekeen horretara, eta soilik horretara, mugatuko genuke, eta, azkenerako, dena diruaren galbahetik iragaztera behartuko gintuzke. Den-dena materalki zenbatgarria den horretara mugatuko genuke, eta, adibiderako, are sakratuentzat jotako ohoreari berari ere, berau zenbatgarri bilkarazita, prezio bat jartzera ailega gaitezke.
Honi buru emate aldera-edo, egoki iritzi diedan Franz Hinkelammert-en ideia batzuen oin harturik, azken hausnarketa batto: Baliagarria eta zenbatgarri dugun hori guztia honengagik bestegatik ezin da hala izan; ezerterako balio ez duen hori guztia (utilidad irizpidetik kanpokoa) ezin-ezinbestekoa delako. Esandako azken hau pixkatxo bat zehazte aldera: maitasuna, elkarren arteko adiskidetasun harremanak, komunitatea, herria, alaitasuna, denbora galtzea, ezertarako balio ez, baina gozagarri den hori guztia…hori guztia gabe, alperrik dena, alperrik merkatua, alperrik konstituzioak…
Balio ez duena, ez du balio izango, baina ezin-ezinbestekoa dugu.
Igor Goitia
Balorea behar da gero balioez iharduteko! Gai filosofiko eta eta, hau demasía, espiritualetan jardunda. Apaizgaitegi horretan izugarri jarduten zenuten, baina noizbait , Seminarioa hertsi eta beste norbait járdutera igorri zaituztete.
Jajaja
Faltan bota haugu, beste foroetan egun hauetanz!
Oporretan?