Balentria
Koberturarik gabeko goizak izaten dira
malekoiko tabernetakoak.
Kafearen lurrinak irabazi dio tabakoari,
hotz egiten du kanpoan,
itsasoaren ulua ez da doan eztarri biluzientzat.
Errutinaren balentria ikusi duzu
alboko aitonaren begietan
babesean bezala, koldartu zara,
koberturarik gabeko goiza da-eta.