Islamari beldurra eta beste mamu asko

Integrazioa deitzen dutena zer den definitzea litzateke artikulu honen egitekorik interesgarriena, baina ur handiegiak dira niretzat.  Kontua da, ez dela etorkinekiko luzatzen den ezinikusi edo susmoa inkestetakoa: naziotasun frantsesa edo alemaniarra duten herritarrengana ere luzatzen dela susmo hori, frantsesen %61k eta alemaniarren %67k, musulmanek Estatuak proposaturiko integrazio prozesuari uko egiten diotela uste baitute, euren nortasuna arriskuan jarriz.

Alegia, kontua ez da etorkinak izatea, musulmanak izatea baizik.

Islamari izua

Zergatik diete Europako bi potentzia garrantzitsuenetako herritarrek musulmanei izua? Al Qaedaren izateak berak ba ote du arrazoirik? Inkestak gaizki ulertutako ezberdintasun kulturaletan egiten du indarra islamarekiko izu horren ideia indartzeko. Ezberdintasun kultural horiek erlijioan ez ezik, eguneroko bizitzako aspektuetan, emakumeei ematen zaien tratuan, gastronomia eta beste erlijio batzuekiko dituzten harremanetan oinarritzen dira, besteak beste. Horri gehitu, oraindik erlijio horren ingurukoek izan ohi dituzten zailtasun ekonomikoak eta klitxe osoa egina dago.

Inork ahaztu al du zapiaren afera? Duela 20 urte Frantzian indiferentziaz bizi zen beloaren kontua, egun frantziarren %59 beloaren erabilera publikoaren aurka dago.

Jerome Fourquetek, IFOP ikerketa zentruko buruaren aburuz, datuak harrigarriak dira: “Frantziak eta Alemaniak inmigrazio eta integrazio eredu ezberdinak dituzte, izateagatik historia kolonial ezberdinak izan zituzten, baina sintomak errepikatu egiten dira.”

Frantziaren ondoan Euskal Herria

Sarean bila aritu arren, euskal herritarrek islamaren ze pertzepzio duten jakin ezinik nago. Frantziarren mailan gaude? Azken aldian Goierrin burutu diren protestek edo adin txikikoek Gipuzkoa eta Bizkaiako auzune batzuetan egindakoek haiekiko mesfindatza gune batzuetan oso handia dela azaleratu dute. Bestetik, komunikabideetan islamak izan ohi duen islak ere ez die laguntzen mesfidantza gainditzen, ikus bestela, Espainiako Informazio Zerbitzuetatik helarazi zen mezua.

Euskal Herriko hiriburuetan gero eta presentzia handiago dute jende eta espazio musulmanek, baina hauek ugaritu ahala, normaldu egin da edo kontrako jarrera ugaritu da, Frantzian eta Alemanian bezala? Hori bai, gaur gauean denak Baltasarren oparien zain, badaezpada ere.

Islama mehatxu bezala ikusten du frantziarren eta alemaniarren %40k

Irudia | Islama mehatxu bezala ikusten du frantziarren eta alemaniarren %40k | Ezezaguna | LGPL
herritarrak, integrazioa, Islama

7 pentsamendu “Islamari beldurra eta beste mamu asko”-ri buruz

  • Pello Andrearriaga 2011-01-05 23:16

    Frantzian Islamari beldurra? eta Espainiako Estatuan? Islamari, kristautasunari edo nori? Gaur Donostian INSS-en (Instituto “Nacional” de la Seguridad Social) arrera-mahaiaren ondo-ondoan Jesusen jaiotza jarrita zuten. Zilegi al da buleko publiko batean honelako gauzak jartzea? Zer gertatuko litzateke Mekako peregrinazioaren irudiak jarriko balute, edo Mahomaren irudia argiztatua?
    Beldurra, nik behintzat beldurra integrista kristauei diet.  

  • Oso guaia geratzen da esatea beldurra bulego bateko jaiotzak ematen duela… Baina islamak ematen duen beldurraren hamarrena ere ez du ematen integrismo kristauak. Kristautasunak agian nazka eta akidura sortuko du, baina islamak beldurra eragiten du, duen moldakaiztasun nabarmenarengatik.

  • Bat nator Bororokin. Begirada historikoa emanez Ertaroan Kristautasuna zen atzerakoia eta intelarentea, integrista: Gurutzadak, Inkisizioa, Juduak konbertitu beharra eta abar luzea. Bien bitartean, moroek okupatutako Iberian nolabaiteko orekan bizi ziren kultura ta erlijio desberdinak formalki musulmana zen gizarte batean (Cordoba, Granada eta abar). Egun, baina, Islama dugu bertute intolerante horien jabe: intolerantea da erabat (gogoratu Danimarkako komikiak!), zurruna da eta ez daki 21. mendeko balore modernoetara adaptatzen. Horrez gain, matxista eta misojinoa den praktika erabat normala da beraien parametroetan. Beste edozein sektorek emakumeari horiek ematen dioten tratua emanez gero kristonak eta bi esango genituzke. Ez naiz ni izango Bush & Co kristau fundamentalistak defendatzen hasiko dena baina edonork aitortu behar luke hauek beste maila batean daudela, zorionez. Ezkerraren diskursoak zulo handi bat du gai honetan, eta konplexu gehiegi, ta ez du errealitatea bere gordintasunean deskribatu nahi. Akaso, arrazoia zera da: yankiak eta mendebaldea islamarenm kontra daudenez ba “nire etsaiaren etsaia nire laguna izan behar da” eskema mentala gainjartzen zaigula. Ta ez – islama ez da nire laguna, erlijio guztien kontra nago baina hauena jada txiste bat da. Not in my name!!

  • Ados Bororekin eta ados Malenekin. Nik kristoren gorrotoa hartu diet islamistei. Gure artean bizi direnei barne. Argi ta garbi.

  • Irakurri The Guardian-en G2 gehigarrian Mohammed Hanif-ek paratutako artikulua, oso interesgarria eta Pakistanen ta munduko beste gune askotan ematen ari den joera ondo isladatsen duena. Punjab-eko gobernadore Salman Taseer bere eskoltak erahil ostean gertatutakoa. Medikuaren anekdota tristea oso esanguratsua da:

    http://www.guardian.co.uk/world/2011/jan/06/pakistan-salman-taseer-assassination?INTCMP=SRCH

  • “gaur gauean denak Baltasarren oparien zain, badaezpada ere”

    Eta?

  • Estatu batuek kristauen jainkoaren izenean egiten dituzte gerrak eta islamistek baño askoz sarraski haudiagoak egiten dittuzte jainkoaren izenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude