Atzo gauean
Bertan izan nintzen atzo ere,
ez nuke maiteminduta nagoenik esango
baina egunero naiz berekin,
egunero igarotzen ditut
bost ordu gutxienez,
gogoz ala gogorik gabe,
ilusioz ala ilusiorik gabe,
batzutan behartuta,
mila pertsonen begirapean,
non zerbait egin aurretik
bost aldiz pentsatzera behartzen nauten,
baina lehialtasun konplexuari trinko eutsiz
atzo ere bere ondoan nitzen eguneroko lez,
goxo goxo,
elkarri helduta agurtu genion
gauaren bukaerari eta
muxu batekin hasi genuen
goiz hotz eta iluna.
Arratsaldean elkartuko gara berriz
aspertzen ez gaituen rutinara itzuliz,
bere usainaz gozatuko dut gero ere,
maiteminduta egon ez arren
hainbeste maite dudan
nire liburutegiarekin.
Axi