Kurt Schwitters

images10.jpgKurt Schwitters(Hannover 1887-Ingalaterra1948)

Artista gutxik biziko zuen artegintza Kurt Schwitters-en pasioarekin. Itzela zen: dena bilakatzen zuen artegai eta etengabe aritzen zen horretan, baita kontzentrazio eremu batean presotu zutenean ere. Collagegintzan nabarmendu zen, baina artearen teoriari ere sekulako bultzada eragin zion. Honela idatzi zuen Arte Proletarioaren Manifestuan, beranduago Tzara, Arp eta abarrek sinatuko zuten hartan: “Arteak libre behar du berezkoak zaizkion bitartekoak erabiltzeko, baina bere lege propialei bakarrik egon behar du lotuta. Axaleko baieztapena irudi lezakeen arren, berdin-berdin dio baten batek Trotski gudaroste baten aitzinean margotzeak, ala Napoleón pintatzeak gudaroste inperial baten gidari. Koadroaren arte-balioarentzat berdin dio lan horrek sena iraultzaileak ala bestelakoak pizten dituen. Artearen ikuspegitik, biak dira iruzurrak”. Eta aurrerago: “Talentu txikidunek ezin izaten dituzte gobernatu gauzen egiazko proportzioak. Kultura eskasagatik mugatuak izaki, arte proletarioa egin nahi izaten dute, hots, politika estadu piktorikoan”.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Kurt Schwitters”-ri buruz

  • Schiwitters-en lan baldintzak ikusi eta “El tercer hombre” filmean Orson Welles-ek dioena etorri zait burura:

    “En Italia, en 30 años de dominación de los Borgia hubo guerras, terror, sangre y muerte, pero surgieron Miguel Angel, Leonardo da Vinci y el Renacimiento. En Suiza hubo amor y fraternidad, 500 años de democracia y paz y ¿que tenemos? El reloj de cuco.”

    Olivier Messiaen-ek ere II. mundu gerran espetxe batetan idatzi eta estreinatu zuen bere “Cuarteto para el fin de los tiempos” ikaragarria…

    Zoritxarrez, agian Welles-ek arrazoi izango du