Ateak itxi

Ateak itxi –

Gaztelaniazko ateak itxi aukera gabe gelditu-ren sinonimoak ikara sortzen dit. Zenbat aldiz entzun dugu aukeraketa bat baina lehenago “kontuz, horrek ateak itxiko dizkizu” ematen zuen ezagunaren gomendioa.

Ateak itxiKurtsoa hemen da eta pasa den kurtsoan hartutako erabakia probatzen daude unibertsitatean (edo bestelako hezkuntzan zikloetan) hasi diren gazteak. Asko eta askok erabaki hura hartzeko senide, lagun edo gurasoen honek ateak itxi / besteak ateak ireki irizpide unibertsala baliatuko zuten. Beste batzuek amaierako lanak entregatu berri lan mundura salto egin behar dutela konturatu eta ate joka ibiliko dira.

Izan ere, karrera akademikoa dutenek hori dute: ateak zabalik mantentzeko presioa eta ikasitakoak lan mundura bide zuzen eta erraz bat zabalduko duela pentsatzeko joera. Gradu eta ikerketa master bat egin ondoren zera egiaztatu dut, ateak, egon badaude, baina nire kasuan bezala, kapital pribaturako balio ez duen karrera batek ate gutxi ditu zabalik. Lan mundua horrela dela esan izan didate eta amestutako bide zuzen eta erraz hori batzuontzako existitzen ez dela frogatu dut.

Ikasketa ez-kapitalizatuetatik hezkuntzara dedikatu gabe bizi daiteke, kostata, baina aukera batzuk hor daude. Egun oraindik edozein erabaki hartu aurretik ateak propio itxiko ditudala tematuta ibiltzen naiz, ateak zabalik inoiz egon ez direla jakin arren. Baina azkenik ikasi dut: egiten ditugun aukeraketek ez dutela aterik ixten, kontrara, ateak, aukera berriak zabaltzen dizkigute.

Ateak itxi