Astebetean opor (edo).

 marinadorlogogrande.jpg

Blog honetara sartzen zarenetakoa bazara, jakin ezazu datorren Abuztuaren 6a bitartean, nekez aurkituko duzula sarrera berririk: astebete goaz kanpora eta nekez argitaratuko dut hemen ezer. Nora goazen? Zalantzak genituen Baztan zoragarrian benetako sustraiekin bat egin, Nord Cap aldean galdu,  ala nire lagun Ávarez Rabo-ren aholkuak jarraitu. Azkenean, Raboren aukerak irabazi du. Zer arraio, bada garaia geu ere besteen antzekoak izatekoa! Marina D’Or-era goaz! Ane ikusiko dugu, gainera, aspaldiko partez. Neska jator askoa, alajainkoa! Eta, Elorrixokoa. Biba gu: nork zioen euskaldunok ez genuela balio mundu berrietarako?

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)