Arrotza
Arrotza –
Hasieran, lanetik bueltan, gauero urrutitik nire leihoan argi hura ikusteak aztoratzen ninduen; behin eta berriz atea dardarka irekitzeak eta etxea, hala ere, hutsik eta ilunpetan aurkitzeak.
Dena errazagoa izan da benetako arrotza ni naizela jabetu nintzenetik.