Arratsalde hartakoa
Laranja eta gorriztaz, izokin koloreaz, mendebaldetik ekialdera haizeak eta eguzkiak egindako pintzeladak bailiran. Hodeiak, aquarela arratsalde hartan. Marea goruntz zihoan, gu ur ertzean, mugan, eta surflariren bat edo beste igarotzen zen aurretik noizean behin. Atzean malekoia. Paseanteak. Inork agurtzen ez duen Zarauzko dama eta desegiten doazen kuboak. Desertu txikiko etxea eta dunak harago, eta eskilarak aldapan, eta Talaimendiko gaina. Inoiz ikusten ez diren gizurdeak guztiari begira.
Kresalaren haizea, haizearen kresala.
Zeruak argazki guztiak ditu ezberdinak.
Hau da arratsalde hartakoa.
Zure begietatik ikusi nuen nik.
[…] This post was mentioned on Twitter by juankarhi. juankarhi said: RT @zerdionk: Zeruak argazki guztiak ditu ezberdinak. Hau da arratsalde hartakoa. http://zerdiok.info/2011/01/09/arratsalde-hartakoa/ […]
kotoizko hodei arroxak