Bilboko manifestazioa: komunikabideen interesek mezua irensten dutenean

Atzokoa beste askoren antzekoa izan zela, baina aldi berean ezberdina, testuinguruagatik, erakutsitako babesagatik eta datorren zerbaiten aurrekari delako, ia denak dira horren jakitun. Edorta Jimenezek Gara egunkariarentzat egindako kronikan ere nabari da hori.

El Paisek eta Publicok atzo goizean, manifestazioa Ezker Abertzaleak hurrengo urratsetarako izango zuen babesaren termometrotzat hartu zuten. El Pais egunkariak, gaurko alean, abertzaleek muskulua erakutsi zutela dio eta Publicok, Bilbon euskal preso politikoek milaka lagunen babesa jaso zuela adierazten du.

Dena den, nola El Paisentzat Karim Asryk egindako kronikak ETAri ez zitzaiola aipamenik zuzendu azpimarratzen du paragrafo honetan: “No hubo en ningún momento una interpelación a ETA para exigir que dé una respuesta afirmativa a la Declaración de Gernika, que reclama a la banda un alto el fuego unilateral como primer paso antes de dejar para siempre la violencia. “Hoy no tocaba”, explicaron fuentes de la izquierda abertzale tras la convocatoria, que resaltaron que la de ayer es una protesta en favor de los derechos de los presos de la banda, como la que se celebra todos los años, y que esta no debía verse condicionada por la situación actual.”

Deiaren editorialak ere, ildo beretik, atzoko manifestazioan indargune adina ahulgune ikusi zituen ETAri aipamenik egon ez zenez: “No hubo ni una sola mención a ETA, nada se le exigió, nada se le demandó. El lema de la manifestación era Egin dezagun urratsa (Demos un paso adelante). Es precisamente lo que se echó en falta ayer en las calles de Bilbao. No hubo el paso adelante que la sociedad vasca está demandando y esperando por parte de la izquierda abertzale. Nuevamente, ese mundo ha perdido una gran oportunidad para reivindicar, con toda la legitimidad avalada incluso por la Audiencia Nacional, los derechos de los presos y su acercamiento a Euskadi pero al mismo tiempo exigir a ETA que atienda su demanda y la de la ciudadanía vasca y cese de una vez y para siempre la violencia. La manifestación fue una muestra de fortaleza por el probado poder de convocatoria pero también de debilidad ante ETA. Mal augurio.”

Ez da gauza berria esatera noana, baina El Paisek, Garak eta Deiak, kasuan kasuan, PSOE-PSEk, Ezker Abertzaleak eta EAJk egindako adierazpen beretsuak errepikatu zituzten. Alegia, PSOE eta EAJrentzat atzoko manifestazioa ETAri armak uzteko eskatzeko aukera ona zen eta abertzaleentzat, urtero data hauetan legez, presoen gerturatzea eskatzekoa.

Adierazgarria, inondik inora ere, prentsaren independentzentziaz ari garenerako, komunikabideak bakoitza bere alderdarien irizpide eta mezuen bozgorailu noraino den jakiteko.

El Correok Ezker Abertzaleak bere indarra erakutsi zuela adierazten du bere aldetik eta Berriak aspaldiko manifestazio jendetsuena izan zela… baina zertarako dator komunikabide batzuen aldetik presoen eskubideak defendatzeko eskatzen zen manifestazio batean ETAren agiriaren beharra azpimarratzeko nahia, ez bada eta alderdi politiko batzuen intentzionalitate politikoa azpimarratzeko?

PD: Gararako Maider Eizmendik egindako albistean, pankartan Natxo Etxebarrieta, Cicatriz taldeko abeslaria zegoela jartzen du. Posible ote da?

Bilboko manifestazioa eta komunikabideak

Irudia | Bilboko manifestazioa eta komunikabideak | Ezezaguna | LGPL

7 pentsamendu “Bilboko manifestazioa: komunikabideen interesek mezua irensten dutenean”-ri buruz

  • Lotsagarria EITB taldearen jarraipen eskasa eta “bitxia” ElMundoren edizio digitalean emandako aldaketa: atzoko edizioan nahiko neutro, manifestazioaren dimentsioa erakusten zuen argazki eta guzti… Gaurkoan manipulazioa non nahi, titularretik hasita:

    http://www.elmundo.es/elmundo/2011/01/08/paisvasco/1294505699.html

    Bestalde, adierazgarriak oso Urkulluren adierazpenak. RuGALcabarekin adostutako komunikazio estrategiari jarraituz, faltan bota omen zuen atzoko manifestazioan beste eskubide batzuen aldarrikapena. Eta adierazgarria ere bere azken aipamen bat: “gu ere manifestazio horretan egon ginen… orain dela 13 urte”:

    http://www.youtube.com/watch?v=G30Zq4wzPVk

  • Hemen alderdi guziek besteei zer egin behar duten esateko zilegitasun osoa dutela uste dute. Egia esan, PSE, EAJ eta PPren hitzak ez dute inolako garrantzirik.
    Ez dira gauzak nahasi behar. Presoen eskubideak berma daitezen aldarrikatzeko manifestazioa zen, ez ETAri deus eskatzekoa.
    Bestalde, hiru alderdiok -haien hitzei jarraiki- giza eskubide oro errespeta dadin adierazteko aukera paregabea galdu dutela esan behar zaie. Presoak ere pertsonak dira eta badituzte haien eskubideak. Zergatik ez dira urratsa ematera animatzen?

  • Preso bakoitzeko 87 lagun, bai. Eta  47.000 euskal herritarretik 1. Eta?

  • 47.ooo esaten duzunean “berrogeitazazpi mila” esan nahi baduzu oker zaude.
    Euskal Herriko biztanleak (3 milioi) zati 65000 berdin 47.
    47 biztanletik bat.
    Zure kontua pikutara joan da, hurrengoan begiratu komatxoak.

    Gainera zera esaten duzu: “Eta?”
    Ba hori, gaizki zatitzeaz gain ez omen dakizu irakurtzen. Garan agertzen den artikuluan argi eta garbi esaten da zer adierazi nahi den kopuru horrekin, baina uste dut zuri jada ez zaizula interesatzen….

  • bueno, bueno, sapi, ez dot uste hainbesterako denik… horrela jartzeko….

    bakoitzak bere ikuspuntua du, ados egon ala ez, bakoitzak bere iritzia adierazten du, ezta?

  • Kaixo NEU, nire ustez bada horrela jartzeko bai. Atzoko manifestazio erraldoia gutxiezteko zenbaki baten bila ibili da Kain, eta gainera gaizki egin du (proposamena Kain, esan ahal zenuen: “bai, 65ooo joan ziren, baina 2945000 ez ziren joan” klasikoagoa da .

    Bestetik oso argi dago Ramon solaren kronikan zein den zenbakiaren zentzua (preso bakoitzeko 87 lagun) eta bere galderarekin argi adierazi du Kainek artikulua irakurri gabe erantzun duela, horregatik haserretu naiz, ez matematiketan egindako hutsagatik…

  • Urtarrilaren 10eko Garan ere gai hau aipatzen dute, gertatu ez zena azpimarratu arren, errealitatea gailendu zela titulatuz:
    http://www.gara.net/paperezkoa/20110110/242194/es/La-realidad-impone-aunque-subraye-que-no-ocurrio-