Argiak
Negu goizetan, farolen argiek eguzkiaren aurka borrokatzen dute. Negu goizetako bataila galduak dira. Erreflexuz mozorrotuta ezarian desagertzen diren izpi erdoilduak. Ezin baita eguzkiaren aurka egin, ezin baita eguzkia ordezkatu.
Jakinarazpenak