Bortizki oldartu zen Iruñeako Donibane auzoan polizia auzokideen aurka

Ikusi argazki galeria hemen

Espainiako poliziak gogor jo zuen Donibaneko bizilagunen aurka pasa den ostiralean Araitz Amatria eta Sergio Boada euskal preso politiko ohien ongi etorria burutzen zenean. Polizi batzuk herritar batzuei karneta eskatzen ari zirenean, abisurik eman gabe, eta ekitaldia amaitu behar zenean, polizi batzuk hasi ziren han bildutakoen aurka oldartzen. Oldartzearen ondorioz, pertsona ugari zauritu ziren, 15 inguru, horietako 3 ospitalera eraman behar izan zuten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gogor salatu ditu gertaera hauek. Hurrengo astean Donibaneko bizilagunekin batera prentsaurreko bat eskeiniko dute guzti hau salatzeko eta gertaeren bortizkeriaren maila erakusten duten froga grafiko geihago aurkeztuko dira. Honen harira, polizien arduradun politiko eta polizialen aurka neurri judizialak hartzeko aztertuko da.

Auzokide bati emandako kolpearen ondorioz burua ireki zioten

Irudia | Auzokide bati emandako kolpearen ondorioz burua ireki zioten | Apurtu.org | Creative Commons By SA