Argazkietako txuri salbatzaileak

Argazkietako txuri salbatzaileak –

Ceuta eta Melilla, Gaza edo Saharatik jasotzen ditugun argazki eta bideoak beti berdinak dira. Erreportajeak gauza bat dio, asko idatzi eta teorizatzen da, konfliktoa zertan datzan eta giza eskubideak nola urratzen diren azaltzen da ere. Baina gero argazkia beti berdina da.

Argazkietako txuri salbatzaileak
Mediterraneo itsasoa bare

Eta ondorioz, sareetan argazki berberak egiten dira beti biralak. Eta ematen du ezin dugula gure begirada paternalista txuri kolonizatzailea behingoz alde batera utzi. Sufrimenduz jositako argazkiak jaso eta partekatzen ditugu etengabe, gatazkak berak bakarrik gure errukia jasotzeko gutxi duenez, pribilejiozko pedestal horretan hunkituko gaituztenak argazki hauek bakarrik direlako, antza.

Suposatzen dut denok ikusi dugula Palestinako bi umeren argazkia, irribarretsu, Israelgo bonbetatik haien arraina salbatu dutela erakusten. Errefuxiatuen, gerretako biktimen, pateretan bidaia lazgarriak egiten dituzten argazki eta bideoak etengabekoak dira.

Inolako filtro gabe eta haien identitatearekiko kontsideraziorik gabe partekatzen ditugu, hildako gorputzen, zaurituen eta sufrimenduaren errespetu oso gutxi dugula agerian utziz. Modu krudelean esanda, pertsona hauen gorputzak, hildako gorputzak eta gorputz zatiak askotan; baina era berean, negarrak, intimitatezko samin garaiak eta desesperazioa, sufrimenduaren pornografia bezala erabili, posteatu, erreproduzitu eta bertxiotzen ditugu.

Aste honetako argazki biralaren kasua oso esanguratsua da. Gurutze Gorriko boluntario bat Ceutara iritsi berri denari besarkada ematen. Boluntarioaren izena ere ezagutzen dugu, eta ez hori bakarrik, bere izenarekin hashtag bat eta guzti egin da honi eskerrak emateko.

Argazkietako txuri salbatzaileak
Argazki hau erabili izan ohi da konplexu hau azaltzeko

Modu garbi batean ikusi daitekeen bezala, argazki hau sufrimenduaren kapitalizazioa da, txuri salbatzailearen konplexu arrazista iraunarazten duena. Eta horrekin, argazkiaren eta ez hori bakarrik, tragediaren paper zentrala pertsona txuriek dugun humanitate laguntzaileak bereganatzen du. Argazkirik bilatzen ez zuen besarkada honetatik egindako tratamendua ikuspegi kolonialista huts batetik egin da:

Begira nola laguntzen diegun, begira zer gertatzen ari den, begira, begira, begira.

Begira zer? Begira nola besarkada batek giza tragedia bat arintzen duen. Bizitzak  baliorik ez duen dimentsio diplomatiko eta geopolitikoak dituen konfliktoa laguntza ekintza batera sinplifikatzen da. Are gehiago, partxe bat kasu honetan bestelako basatikeria eta oinarrizko giza eskubideen urraketak estaltzeko balio duena.

Gurera zuzenean eragiten ez duten baina izugarri sentsibilizatzen gaituzten konfliktoen “begira zer gertatzen ari den” erakusteko begirada moralista salbatzailea beti ezartzen dugu. Bestela ez digu eragiten, edo ez dakit, kosta egiten zaigu sufrimendua ikustea. Sufrimendua ikusten dugunean bakarrik eragiten digu eta datuetan konfliktoak deshumanizatzen ditugu. Baina kontua ez da ez bata, ez bestea.

Europar Batasunaren eta inguruko estatuen migrazio politikei buruz informatu, hausnartu eta iritzi kritiko bat garatu ordez, Platonen haitzuloko itzalak diren argazki hauekin konformatzen gara. Eta gure erantzukizuna kanpoan uztea hainbeste gustatzen zaigunez, konfliktoa argazki bihurtuz gure begirada kritikoa “ai gizajoak” batera murriztea eroso zaigu. Eta beste behin, ematen duenez modu honetara bakarrik ez dugu tragedia bat humanizatzen.

Ez dakit nola gertatzen den, benetan. Baina injustizia baten aurrean gure barruko sen salbatzaileak eztanda egiten digu eta ezin dugu gure txurikeria biktimista diskurtso humanitarioen erdigunean ez kokatu.

Serio diot. Ze astunak eta ze arduragabeak garen eta zenbat lan dugun aurretik egiteko (oso berandu goaz, gainera). Izan ere, gure inguruan uneoro ari da (gara) jendea hiltzen, inguruko itsaso, kale eta parkeak hilerri anonimo bihurtu ditugu. Eta gure instituzioen arrazakeria eta bazterkeriaren parte eta konplize gara, ez ahaztu.

Horregatik, hiru mila eurogatik bi astez boluntario bezala Afrikara joen den hori bezala, gogoratu: gure intentzio onak, gure penak, gure errukiak ez du ezertarako balio, Intentzio, pena eta haserre hauek bideratu eta politizatzen ez baditugu.

Kritikatik baino autokritikatik idatzi dut hau, nazkatuta nagoelako nire burua horrelakoetan etengabe erortzen ikusteaz.

Argazkietako txuri salbatzaileak Argazkietako txuri salbatzaileak Argazkietako txuri salbatzaileak

11 pentsamendu “Argazkietako txuri salbatzaileak”-ri buruz

  • Amaia, beste aukera bat daukazu; zuri izateaz eta jaio zaren lekuaz horren nazkaturik bazaude, hemen txuri-mendebaldetar izateak emoten dizkizun pribilegio denak alde batera utzi, eta txirotasunean bizi den edozein herrira alde egin ezazu. Horrela, behinik behin, zure karmarekin gustora sentituko zara eta ez dozu barne buruhausterik izango.
    Bueltan (baldin bazatoz) berba egingo.

  • Ezker posmoari kiratsa dario.

  • Eta zeon buruari zer opa diozue TXE eta TXIMINO?

    Gauza batetan bai zaretela aurrelari: Euskal zaletasuna. chauvinismoa eta Wox-buruera uztartzea lortu duzue.

  • Josu, zure bizitza esaldi honekin laburbildu liteke: “bizi guztia sistemaren aurka, sistemaren bizkarroia izanda”.

  • Woxeko jauna 2021-05-22 11:01

    Euskal Herria publikoki beti izan da oso zentro-ezkerrekoa zentzu gehienetan. Oso interesgarria izango da ikustea nola txertatzen den euskal zaletasuna bogan dagoen eskuin zaharberritura.

  • Potroak ukitzen... 2021-05-22 12:55

    Amaiak:
    Txuriak afrikarra ez du laguntzen: txuria arrazista!

    Amaia ere:
    Txuriak afrikarra laguntzen du: txuria arrazista!

  • Gure ezkerrak orain dela ez urte askora arte kopla hauekin bibratzen zuen:
    “Nik ez diat inoiz esango
    hire egin beharra zein den nik aspaldi eginela aukera…
    JOTAKE IRABAZI ARTE

    jaio ginen bai
    guda baten erdian
    urteak pasa ta berdinean gaude
    ez esan inoiz
    hua bukatua dago
    ez inoiz esan bidea amaitu da

    nik ez diat inoiz esango
    hire egin beharra zein den
    entzun jendearen ahotsa
    JOTAKE IRABAZI ARTE

    SU TA GAR gogoan gelditu barik jotake gogor etsaiari
    SU TA GAR hemen gaude gau ta egunez
    jotake gogor etsaiari

    jaio nintzen bai
    guda baten erdian eta amorrua izan dut gurasotzat
    iritsiko da
    herriaren ordua
    egindakoa ordaindu beharko dute

    buru barruan …. tanten moduan
    eta amorrua izan dut gurasotzat
    ezin konpondu hainbat eta hainbat kale
    egindakoa ordaindu beharko dute

    nik ez diat inoiz esango
    hire egin beharra zein den
    nik aspaldi egin nuen aukera
    JOTAKE IRABAZI ARTE

    SU TA GAR gogoan gelditu barik jotake gogor etsaiari
    SU TA GAR hemen gaude gau ta egunez
    jotake gogor etsaiari

    JO TA KE
    IRABAZI ARTE
    JO TA KE
    IRABAZI ARTE

    Amaiak agian ez zuen ezagutu, bisoñoa dirudi eta. Besteok, letra hau irakurrita identifikatzen al zarete? Nola alda liteke hainbeste pertsona bat hain denbora gutxian? Gaur egungo gure ezkerrak letra hauekin bibratzen du:
    “Ze guapa zauden. Ze guapo zauden.

    Zer da narratsa hemen ta zer da elegantea? Zeinek esan behar dizu oain itsusia zeala?

    Zeinek marraztu digu koadrantea? Zein dao erotuta ta zein da kabala?

    Ilusio bat da errealitatea, ta gizonen bizio bat denai araua jartzea.

    Norbeantzako horma bat da normalitatea. Baino nik ez det izan nahi normala.

    Ta zuk ezta re! Etzealako artalde hontako zifra bat, etzea sartzen trajen.

    Gezurren saren eroitzeie makina bat, goitik datorren papila jaten.

    Beldurren aurren, heldu makila ta goazen, pareta mila dauzkeu ta gure paren.

    Eta erreza ez dan arren, kareta kenduta zaudenen… ai! Ez dakizu ze sexy zauden.

    Ze guapo zauden mozorroik gabe, ta artaldek esan dezala Beeee

    Ze guapa zauden horren lotsagabe, estereotipo danak hausten.

    Ze guapo zauden mundu hau aldatzen, zure rola zalantzan jartzen.

    Ze guapa zauden. Ze guapo zauden.

    Gizontasun eredu nik izan nun Action Man, zure emetasun modelo Barbie bat zan.

    Eztao generoik genitaletan. Egitura mentala da, aber sartze zaigun gaztan!

    Horregatik jartzen gaitue dietan, ta danak die Barbie ta Ken telebista ta aldizkarietan.

    Hitzeite ez dun haurran begietan Disney-en maitasunaren fabula. Ipuin honen hasiera.

    Nortasunen banaketan, zu woman eta ni man, bakoitza bere ziegan.

    Nere heziketan dauden urrezko hesietan. Zure etiketak dauzken gezur ariketak.

    Eredu bezela euki diteun figura patriarkalak. Pornografia izan da gure heziketa sexuala.

    Heteroarau honen aizkorakaden ezpala. Hau ez da gizarte naturala. Ez du izan nahi.

    Kapitalai halaxe komeni zaio, dominazio sistema bereizketan jaio da.

    Testikulo gutxigo ta sentimendu gehio. Gizonezko bezela hautsi nahi det gure kaiola.”

    Aldea izugarria, aizue!? Bateraezinak iruditzen zaizkit.

  • Hi, CHE, oso ona! Erretiratzen diat momentuz WOX “vasco-vox” etiketa.

    Sistemaren bizkarroi bai, bi urtez, Francok igarri eta kartzelaratu ninduan arte.

  • Nik askotan galdetu diot neure buruari: SUTAGARek horrela abesten zuela gogoratzen dutenean gaurko ezker abertzalekoek, euren oraingo estandar berriaren arabera, letra hori abesten ari zena zer zen? Matxista bat? Matxismoan hezitako matxo alfa zuri bat? Elizaren doktrina higuingarria irudiko zaizue, baina onartu beharra daukat zuen doktrina, eta doktrina aldaketak, higuingarriagoak direla. Eta estetika, are higuingarriagoa.

  • Euskal Herri berria, konplexuz betetako gizartea. Arbasoengandik jaso dugun ondare denagatik etengabe barkamena eskatzen egon beharraren obsezioa, garenaz eta lortu dogunaz harro egon beharrean.
    Horregatik desagertzeko zorian gagoz, gure izate hutsa harrotasunez ez dakigulako barneratzen.

  • Grisen aurrean korri egin zenuela esatea falta izan zaizu jajaja