ARAZOAK

Buruak mila buelta ematen dizkit, lepoa bihurrituaz. Ez dakit zehazki zenbat iraungo ote duen, zenbat iraungo ote duen lepoak burua sostengatzen. Arazoz bete zait eta asko pisatzen du, eta arazoak ezin dira desegin. Ez. Ahaztu daitezke, baina horrek berriz gogoratu arte soilik irauten du, ez da metodo ona. Arazoak konpondu egin behar dira, ez dut ordea arazo teknikaririk ezagutzen…
Iritsi da momentu non ezin diedala aurre egin… lurperatu egingo naute. Lepoa bihurrituta, esku bat bakarrik geratuko zait lurperatu gabe; larrosa heltzen duen eskua, maitasunaren eskua.

Oier

Ekaitza bainuontzi batean