Alergia bakeari
Hara! Berti Ahern eta Tony Blair datoz Donostiara datorren astelehenean Euskal Herriko bake prozesuari bultzada ematera, eta ez da titularra espainiar hedabideetan? Hori da hori albistegarritasun irizpide selektiboa. Odolak saltzen du, tragediak ere bai, baina konponbideen zantzuek ez. Ez eta pertsonaia mediatikoenak tartean sartuta ere. Esango nuke batek baino gehiagok alergia diola bakeari eta justiziari. Justizia esan dut?
Gaurko El Pais egunkariko “País Vasco” atalean ez da txintik ageri datorren astelehenean Donostian egin behar den bake konferentziaz. El Mundok berriz honela titulatzen du: “López teme que las iniciativas de paz sean ‘propaganda’ para la izquierda abertzale”, eta azpitituluan, “El lehendakari agradece la presencia de los ex primeros ministros Berti Ahern y Tony Blair en la conferencia de paz, pero dice que él no irá”. Nor ordezkatzen du lehendakariak bada? Nora begira dabil gobernatzen? Oraindik ere Erkoreka jaunak arrazoi izango du eta eskizofreniak jota dabil López; ez baita ulergarria Euskal Herriaren une historiko honetan, ezker abertzaleak alde bakarreko hainbeste pausu eman dituenean, Europako buruzagi ohiak ere mugitzen ari direnean, “”gure”” lehendakaria AEBtan oporretan izatea betiko azalkeriak esanaz. Udal hauteskundeetan gertatu bezala, Estatuko orokorretan eta EAEko legebiltzarrekoetan olatuak harrapatuko die psozialistei. Eta ziur izan, Patxi itoko da.
Hori gertatzen zaie herritarrak inozo gisa tratatzen dituztenei.
Alergia bakeari, edo ezinikusia, ziurrenik. “La guerra es la paz”.
Zaldieroak bai dakiela “lendacari” honi ezpala ateratzen!. Ordezkatzen omen duen herriaren alde gutxiago egindakorik ba ote zegok?.
Nik uste ez duela ordezkatu nahi…
Zalantza bat: ETAren ideologia guztia onartu beharko dugu datorren astean, hain zuzen ere beldurra hedatzeari utzi diolako ? Doktrina guztia ez baina zatitxo bat bai akaso ?
Ezker abertzaleak bere gain hartuko ditu MAFIAren ideia guztiak (betiko lez) eta orain hiritar guzti-guztiok AMEN estarera besterik gabe ?
Terrorismoaren poderioz lortu ez dabena gogotik eskatzen arituko beharko dugu “hastakiemosllegau” esan dabelako ?
Perversión total !