A-38 inprimakia, burokrazia

burokrazia

burokraziaNire lagun baten bikotea Europar Batasunetik kanpokoa da, eta aspalditik hemen bizi arren, majo ari zaio kostatzen behar dituen baimen guztiak lortzea; adiskideak noiz edo noiz abentura berriren bat kontatzen dit: familia erregistroa ez bada, osasunarena, edo pasaportearen ez dakit zer, edo lan baimenaren beste paper hori, edo…

Axier Lopezek ere, Argiako kazetariak, kontatu berri du ze nahaste borraste pasa behar izan duen semeari Lur izena jartzeko. Azkenean lortu du; semea Lur eta bera SuperLopez.

Ez dakizue ze konplikatua ari den bihurtzen dron bat lortzea. Izan ere, erabilera militarra izan dezake; baina ez naiz jendea “automatikoki” hiltzen duten dron horiez ari, aireko irudiak hartzeko erabiltzen direnak baizik. Azterketa gainditu, droga testak, estatuko “aire” departamentuaro edo ez dakit zein demoniori baimena eskatu…

Zure etxean obraren bat egin nahi baduzu, beste baimen pilo bat behar dira, udaletxetik eta suertatu daitezkeen beste mila tokitatik. Istripu bat? Paperak. Heriotza bat? Paperak. Jaiotza bat? Paperak. Ogasuna, osasuna, aisialdia, etxebizitza, bisadoak, operazioak, obrak, lizentziak, sorkuntzak, kontzertuak, baimenak, bisitak … Paperak.

Dena paperetan oinarritzen da. Bizitza pasatzen dugu A-38 inprimakiaren bila. Zeren eta, lagunok, Asterix eta Obelixek ez zuten soilik erromatarren aurka borrokatzen; burokrazia zer den garbi uzten duen bideoren bat egin bada sekula, nik uste hau dela. Ondoren, aprobetxatu, eta ikusi pelikula osoa, plazer baduzue.

burokrazia