7 minutu
7 minutu
Batzuetan zaila da ez prokrastinatzea. Hitz polita da prokrastinatzea, hitzak berak prokrastinatzeko gogoa ematen du.
Prokrastinazioaren aurrean zer? Bakoitzak prokrastinazioa justifikatzeko modu desberdinak ditu. “7 minutuko siesta sakon horrek seko utzi nau”, “honek ez du presarik”, “bihar freskoago egongo naiz”, “erdibidean eginda uzteko hobe bihar egin”, etab. Zergatik justifikazio behar hori? bihar ez zara freskoago egongo eta ez duzu 7 minutuko siestarik egin. 47 minutu izan dira eta badakizu. Baina zergatik sentitzen gara gaizki ezer ez egiten? Oraintxe bertan, fundamenduzko zerbait idatzi nezake edo master amaierako lana aurreratu, edo kirola egin, edo korreo hori erantzun, edo txosten hori entregatu… Eta hemen nago, ordenagailu aurrean ezer ez esaten, fundamentuzko ezer idazten. Prokrastinatzen… Ondo sentitzen naizen? Ez. Justifikatzeko beharrik dudan? Oraintxe esnatu naiz 7 minutuko siesta batetik eta gauzak erdibidean eginda uzteko hobe freskoago nagoenerako utzi. Batzuetan zaila da ez prokrastinatzea…