Zentsura, imaginazioa eta kritika
Lehenik, kartela zeure buruan marraz dezazun proposatzen dizut (ez ulertu literalki, mesedez!). Kartelek erabat estalirik dauden marrazkiak dituzte, eta hauen alboan, “Erret Familia biagotan dago”, “Erret familiak kabiar gehiegitxo jan du”, “Erret Familiak sexu harremanak ditu” eta “Erret Familia… hipopotamoa” dioten esaldiak.
Artista talde daniarraren sortzaile Jan Egesborgek adierazi duenez, Erret familiako kideak karteletan aipatu egoeretan irudikatzen ez dituztenez, ez dute legea urratzen. Danimarkan ere kritiko izan da Surrend, Erret bikote daniarra gillotinan lepamozturik erakusten duten kartelak argitaratu baitituzte. “Ez zen sekula arazo legalik egon. Baina, Danimarkatik at, Espainia izan da gure proiektuarekiko interes gehien agertu duen herrialde monarkikoa” azaldu du Egesborgek. “Han halako ekimenik aurrera aterako ez litzatekelako izan liteke”, erantsi du daniarrak. Honez gain, nortasun faltsua duten kartel eta iragarkiak ere sortu dituzte artistek.
Duela ez asko, “Munduko Bakearen aldeko Daniarrak” gezurrezko taldearen izenpean, Mahmoud Ahmadinejaden aurkako iragarkia argitaratu zuten Tehran Times-en. Egunkaria ordea, ez zen ohartu iragarkiaren paragrafoen lehen hizkiek “zerria” hitza osatzen zutela.
Oraingoan bai, emaiozu begiradatxo webgunean eskegi duten kartelari.
Uste dut Gorka Bereziartuak plazaratutako gaia hau bera dela. “Atxagak dioenez” du izena eta argia.com-i atxekitako blogean dago: http://www.argia.com/boligrafo-gorria/2010/09/atxagak-dioenez/ Nork zentsuratuko du zentsorea, nork moralizatuko du moralgilea, nork kenduko artaziak.