Itxaro Bordaren poema hautatuak itzulgai – Jendaurreko ekitaldia

zuzeu.eus-logo7Datorren astean, Itxaro Bordaren poema hautatuak frantsesera, katalanera, galegora eta gazteleniara egindako itzulpenak lantzen eta eztabaidatzen jardungo dute horretarako gonbidatu ditugun itzultzaileek.

Azken egunean, mahai-inguru batera bilduta, esperientziaren berri emango dute parte hartzaileek, eta ondoren, mintegian landutako zenbait testu irakurriko dizkigute, hiru hizkuntzatan.

Ekitaldia irailaren 9an izango da, arratseko 7etan, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.

itzulpena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude