Zenbat da 4'9 mila milioi euro?

MzQ5MA==

Frantziako prentsan ez dago besterik. Liberationen gaurko azalak erakusten duen moduan, pertsonaia da honez gero Kerviel jauna. Mundu guztiak galdetzen du pertsona bakar batek nola eragin ote dezakeen halako triskatzarik eta, gainera, bera aberastu gabe. Bankuen sistema osoa dago, azken finean, auzitan eta milaka herritarren aurrezki, lanpostu eta erretretak auzitan.

Le Monde-ren agerkari digitalak lehenengo albistean dakar galdera: “Kervielek 170.000 urtetan zehar ordaindu behar al du?”

MzQ5Mg==

 

Kervielek gaur egunean 2.300 euroko soldata gordina dauka informatika kontsultore moduan egiten duen lanean, eta esandako urte kopuru ezinezko hori beharko luke epaileak agindutakoa betetzeko. Alabaina legeak babestu egiten du, ezin baita dirurik batere gabe utzi lan egiten duen pertsona bat Frantzian.

Le Mondek eginiko kalkuluen arabera, 1.700 garbi geratzen bazaizkio Kervieli, 448 kenduko dizkiote hilero bizitza guztian zehar, baita jubilatu eta gero ere. Ez dute, ordea, etxebizitza eta zer janik gabe utziko. Societé Generalek erabaki beharo du orain, hori egitera behartuko duen ala ez hainbesteko kaltea eragin zion langile ohia.

Zenbat diru da, ordea?

Sarrera honen helburua baina, beste bat da: zenbat diru da 4’9 mila milioi euro? Rue89 albistariak egin ditu kontuak:

  • Ehun metroko zenbat apartamentu eros daitezke Pariseko XI arrondisamenduan?

Pentsaturik auzo horretan metro kuadroa bataz beste 7.220 eurotan erosten dela, dirutza horrekin 6. 878 apartamentu eros daitezke.

  • Zenbat A380 Airbus?

Katalogoko prezioaren arabera, 238 milioi euro inguru balio du hegazkin bakoitzak, beraz, 20 Airbus A380 erosten ahal dira dirutza horrekin.

  • Eta beste kopuru batzuk ere bai, 816 kilometro autopista egin litezke, 18.148 Rolls Royce Phantom erosi edota kiloko 160.655 urrezko lingote

Eta oran galdegingo duzu ba ote den munduan hainbeste diru duen inor. Ba, bai, eta ez bat eta ez bi. Urrutira joan gabe, Frantzian bertan ere bai. Esaterako François Pinault negozio gizona, sei mila milioiko fortunaren jabe da.

Zu eta ni bezalaxe. Ez al da hala?

Airetik bizi naiz. Ia.