Zenbat balio du marka batek?
Zenbat balio du marka batek? –
Cevital taldeak 25 milioi euro eskaini ditu Fagorren marken truke. Marka horien artean daude Brandt, De Dietrich, Sauter, Vedette eta Easy Cook. Fagor ez.
Zergatik ez Fagor?
Kutxabankeko presidente Mario Fernandezen hitzak dira hauek:
(sobre Fagor) Tenía todo el sentido del mundo, en el momento en que se hizo, adquirir una marca francesa. Para llegar a un determinado estrato social medio-alto en sitios como Reino Unido o los países nórdicos es más fácil entrar con una marca francesa que con una de Mondragón (…) Ahora hay mucha gente muy lista (…) Hacer la quiniela después de terminada la jornada es muy fácil.
Berriz, zergatik ez Fagor?
“Una marca de Mondragón” hori kezkagarria da, gainera, Kutxabankeko nagusiaren ahotik esanda. Mario Fernandezek nonbait ez du konfiantzarik Arrasateko enpresen lehiakortasun gaitasunean, baina konfiantza falta hori ez dagokio gaitasun produktiboari, baizik eta eskaintza bereizgarri bat osatzeko gaitasunari, alegia markagintzari.
Nondik dator konfiantza falta hau?
Gatozen atzera Cevital enpresaren asmoetara.
Fagorren markak erosiz marka horien merkatua erosi nahi du Cevitalek. Alegia, kontsumitzaileek marka horiekiko duten atxekimendua erosi nahi du, etorkizunean marka horren azpian dauden produktuak erosten jarraituko dutelakoan. Marka hauen erosketa, beraz, INBERTSIO bat da Cevitalentzako, baliabide ukiezin batean egiten den inbertsioa: 25 milioi euro, hain zuzen ere.
Adi, beraz: inbertsio handiak ez dira baliabide produktiboetan egin behar soilik. Markak ere inbertsio handia behar du enpresa lehiakorra izango bada.
Espainiako Estatuko abokatuak ezetz esan dio akordioari, bi arrazoiengatik, Frantzian egiten ari denaren bidetik:
- markak merkeegi saldu nahi dira (70 milioi balio omen dute)
- marka horien salmenta negoziaziorako erabili behar da, lanpostuak eta gaitasun produktiboa ere salbatzeko.
Hara zer dion Estatuko Abokatuak:
Y es que, descontadas esas marcas, añade, «los restantes activos (plantas y maquinaria en Euskadi) no dejan de tener un valor residual.
Hartara, estatuko abokatuak belarrondoko ederra eman die hemengo agintariei marken balioa ez dutelako egoki baliatu, seguruenik hemengo agintariek ez dutelako balio hori ezagutzen/estimatzen.
Areago: fabrikak eta makinak hutsaren hurrengoa dira, markak dira zerbait balio dutenak, eta ez gutxi. Iritzirik honetaz norbaitek?
Markek zerbait baino gehiago balio dute, urtetako ospea, irudia eta kontsumitzaileen ezagutza eta atxikipena. pentsa BMW edo Mercedes autoetan. besterik da autoa non eta nola egiten den.
horrek ez du esan nahi fabrika eta makinek deus balio ez dutenik, baina sektore batzuetan aldagarriagoak direla bai.
Cevitalek markenganako interesa erakutsi du, ez horrenbeste beste aktiboenganakoa. eta ez dago beste inor 25 milioitik gora eskaintzen duenik. zertan oinarritzen da 70 milioiren balioa aitortzeko? hala balitz, ez al da arraroa inork prezio erdian ere erosi nahi ez izatea?
mondragoneko markarena berriz, tontokeria da. irizar edo orona euskal markak horren erakusgarri. besterik da hedapen azkar baterako, produktuan baino markan oinarritua, errazagoa dela brandt edo dietrich bat diruz erostea, urtetako lan motel eta nekosoaz norbere marka puntaren puntan jartzea baino.
Ez dakit ni lekuz kanpo ariko naizen, baina esan nahi dut, nik baino gehiago jakin lezakeen inork erantzun dezan.
Nik oso susmo txarra hartu diot Espainiako abokatuaren jarrerari akordioa oztopatzeko. Badirudi nahiago duela Fagor bere zor guztietan itotzen utzi beste ezer baino.
Hau da, azken hilabeteotan Espainiako bankuek (edo bestek?) Eroskiri beharrezko kreditu guztiak galerazten dizkiotenean, Fagorri ere beste hainbeste egiten zaionean, CEGASAri ere beste hainbeste egiten zaionean, NAVAL ere hiltzen utzi litekeenean (ziur badirela kasu gehiago…), ez gaude euskal ekonomiaren aurkako eraso planifikatu baten aurrean Espainiako botere faktikoen aldetik? Euskal ekonomia odolustu = Akabo euskal arazoa?
Susmoa. Beste inork ere bai? Edota nire fantasma propioak dira?
Eskerrik asko
Bittor
kaixo Bittor.
kasu zehatzen ezagutza ez dut, baina kredituak emango dituenik beti egongo da, gero ordainduko diren bermerik baldin badago. euskal, espainiar edo europar bankuek ez lukete mailegu on bat emateko aukera galduko, mailegariaren ordain ahalmenaren araberako prezioan, beti ere. besterik da inork bere dirua labadoran sartu nahi izatea.
ni ez naiz konspirazionista, alde horretatik. egun badira euskal enpresa arrakastatsuak eta hainbat mailegu ematen da, egunero egunero. Txinako soldata merkeen konpetentzia edo produktu berri hobeak ekoizteko gure gaitasun mugatua ez dute botere faktikoek eragin.
modu berean, Cevitalen eskaintzan ez dut uste bere mesede propioa ez den ezer dagoenik. Fagorren markengan interesa badu, gerta liteke lehenago edo beranduago lantegiak ixtea ere, nahiz orain epe baterako zabalik mantenduko dituela esan edo sinatu.
Mila esker, Joseba. Nik banuen kezka, eta eskertzen dizut zure hitz zuhurra.
Ondo izan
Bittor
Kaixo Joseba eta Bittor.
Bat nator Josebaren hausnarketarekin, oro har. Lehiakortasuna bi faktore konbinatuen emaitza izaten da: eraginkortasun produktiboa eta marka bereizketa. Dagokigun kasuan bigarrenak behinik behin kale egin du, nabarmen, aspaldi, eta merkatuan kontrakzioa gertatu denean agertu da arazoa bere sakontasun osoan. Horregatik da marka inbertsio bat.
Bittorren galderak ere badu heldulekurik, marka sendoen abantailetako bat horixe bera baita: murriztu egiten dute besteen gaitasuna zure lana baldintzatzeko, marka ondo errotuta dagoelako kontsumitzaileen artean. Beraz, hobe duzu zure burua (ondo) saltzea, gero makurtzen ibiltzea baino.
Milas esker, Joseba, zuri ere. Egun ona izan. Bittor
Kaixo,
Hau da, oro har, publiko andreak, meritu espero mailegu emaileak pribatu bat, edozein finantza-laguntza behar duten guztientzat finantza aukera ireki du jakinarazten. Pertsonek, enpresek eta enpresen% 2 interes-tasa mailegua emango dugu bat termino eta baldintzak argi eta ulergarria pean. jarri gurekin harremanetan, gaur egun e-mail bidez: (merithope6@gmail.com)