Zein da antxoarik onena?
Donostiako Ganbara ostatuan grabatu genuen elkarrizketa hau, Arzaki eskainitako dokumentala egin ahal izateko. Etxe bat da mundua deitzen zen berari eskaini geniona, eta egundoko zoria izan genuen Anthony Bourdain handia ere harrapatu ahal izan baikenuen, besteak beste.
Euria ari zuen goiti-beheiti egun hartan, baina ez daukagu han entzun genuena ahazteko. Antxoa kontuekin hasi, eta ia itsasoa hustu zuten.
Gure iritzian, eromenetik, genialitatetik beste dauka bi lagunen arteko elkarrizketak.
Irudia | Zein baino zein | zz | Creative Commons By SA
Antxoarik onena, uretatik atera eta ahalik eta azkarren eta ahalik eta bitartekari gutxienekin ahoratzen duguna da, letxugarik onena, onddorik onena eta legatzik onena bezela. Orain L’escalan bertan jandako mediterraneoko antxoen eta Hondarrbian jandako kantauriko antxoen artean onena zein den esateko behar besteko esperientziarik ez dut (baina gonbitia berehala onartuko nuke); Hala ere, Kantauri arroago izaterakoan (eta gu Hondarribitarrak) bertakoak antxoak hobeak direla esango nuke.