Zapateroren neurriak eta egunkarietako editorialak
Egunkarien editorialek ez dute iritzi bateraturik agertu Zapateroren neurrien aurrean. Gehienak kexu agertu dira, baina El Paisek babesa eman die, adibidez.
El Correok, erabakia berandu datorrela esaten du bere editorialean eta bere kezka adierazten du, ekonomiaren gorakadan eta enpleguaren sorrerak berantartiasun horrek izan dezakeen eraginak.
La Vanguardiaren zuzendari den Jose Antichen, erresakaren ordu gisa definitu du bere artikuluan atzoko eguna. Antichen ustez, atzerrian Espainiak krisi ekonomikoa kudeatzeko orduan erakutsitako alferkeriaren irudia garbitzen lagunduko dute neurri hauek.
Garak aldiz, ezker akonplejatuaren testuinguruari ematen dio garrantzia. Horrela, neurriak Europaren presioengatik eman direla aitortzeaz gainera, ezker politikoaren birfundazioaren beharra azpimarratzen du.
Noticias taldeko egunkariek, neurriak beharrezkotzat jo dituzte, baina ez nahikotzat. EAJren ildoko egunkariaren ustetan, krisi ekonomikoari konponbidea ematera baino, honen kalteak konpontzera bideratua dago.
Berrian Koldo Aldaberentzat “krisiaren sortzaileen mesedetan” dator erreforma. Eta erantzuten ez bazaio ezarri egingo dutela dio, honen aurrean egingo diren protestez galdezka.
Diario de Navarran, ahoan ilerik gabe hitz egiten dute: hainbeste engainuren ostean berandu datozela neurriak eta erabakiak gogorrak direla diote bertan. Neurriak zuzenak direla esaten dute bertan, baina beste egunkari batzuetan bezala, berandu datozela.
El Mundoko Pedro J. Ramirezek, bere bi minutuko blogean, metafora gogorra baliatzen du eta Espainiarentzat T4aren gisako erasoa dela esaten du. Europar Batasunaren presioa azpimarratzen du, Obamaren laguntzaz gainera, besteak beste.
El Paisek, azkenik, Espainiaren historian gobernu demokratiko batek emandako aldaketa handienaren gisan kokatzen ditu atzoko neurriak. Zapateroren erabakia babesteaz gainera, sindikatuei neurrien ezarpena ez oztopatzeko eskatzen die, besteren artean.