Kalimotxo made in…?

Kalimotxo made in…?

Euskal Herrian kalimotxoa lehendik ere edaten zen, beste hainbat tokitan bezalaxe. Baina izena, behinik behin, Algortako jaietan ipini zioten 1972. urtean.

Funkyprojects-ekoek, liburua diote eskainia: La verdadera historia del kalimotxo. Diotenez, euskal nortasunaren azterketa kreatiboa egiten dute kalimotxoaren historia begiratzeaz bat.

Egun Euskal produktu tipikoenetarikoa bilakatu den arren, kalimotxoa ez da soilik gure lurretan edaten.

Uruguaien, adibidez, “vino cortado” bat eskatuz gero kalimotxoa aterako dizute eta baita Mozambiken ere “Catembe” bat eskatuz gero. Brasilen “Diesel”, Argentinan “Bardal”, Txilen “Jote” edo “Licor de Ave” eta Errumanian “Carcalete”. Izen guzti horiek kalimotxoa izendatzeko erabiltzen dira.

Izenaren jatorria ezaguna bada ere, nahasketarena ez dago oso argi. Antza, euskaldunok harrera ona egin bazioten ere ez zuten eurek asmatu.

Asteartean, Diario Vascoko Sopa de Ganso blogean, kalimotxoa italiarrek asmatu zutela idatzi zuten. ‘For God, Country and Coca Cola’ liburuan Mark Pendergrastek halaxe azaltzen omen du. 1904an Coca Cola New York-en sartu zenerako italiarrak konturatuta omen zeuden Chianti ardoari kola edaria gehituz gero, gau osoa edaten pasa zezaketela. Beranduago mozkortzen ziren, baina esna mantentzen omen ziren kafeinari esker.

Kalimotxo made in...?

Kalimotxo made in…?