Wikipedia euskalduna. Biba zuek!
Wikipedia entziklopedia librea da. Jimmy Walesek sortua eta gaur egun mundu osoan milaka laguntzaileak sortu eta mantentzen duena.
Euskarazkoak 50.000 artikulu txukun ditu dagoeneko, guztia jendearen lanaren eta borondateari esker. Bilatuko dituzu herrietako berriak, historiako pasarteak, gure historia eta munduarena.
Literatura eta kirola, bertsolari txapeldunaren argazkia eta Carrero Blancoren ekintza eta kontakizunak.
Erreken izen eta lokalizazioak eta Euskal Herriko euskararen erabilpenaren mapa ezin txukunago bat.
Wikipedia hemen eta munduan auzolanean egiten den entziklopedia duzu, munduko hainbat hizkuntzatan emana, tartean gurea. Plan estrategiko, sailburu, subentzio eta liberatu barik osatu da euskarazko wikipedia, batzarrak gutxi eta lana ugari. Estrategia hoberik!
Biba zuek! euskarazko artikuluak sortu, hedatu, zabaldu, zuzendu, txukundu, eztabaidatu eta jendaurrean jartzen dituzuen lagunok.
Irudia | bibazuek irudia | iptx | Creative Commons By SA
[…] herrian, hemendik eta handik ikusi eta ezagututakoen gainean aupamenak egiteko txokoa. Biba zuek! zuzeu.com proiektuan idatziko ditudan lerroak izango dira. Biba zuek! ekimen xumea baino ez da izango, […]