Umore onez, betiere

MTA0MA==

Ohikoena mahatsena bada ere, nahiko ohitura berria da. Iragan mende hasieran mahatsen uzta oparoari irteera emateko asmakizuna izan zen. “Zoriaren mahatsak” bezala saldu, eta berehala, etorkizuna eta zoriontasuna kanpaikaden erritmora aleak jatean zegoela sinestu zuten askok.

Bat baino gehiagoren urtea zapuztuko zuten, orduan ondoko hauek:

http://www.youtube.com/watch?v=NMj-3pQmQfI&NR=1

Urte berrian sexua eta maitasuna topatu nahi dutenek, ordea, barruko erropa gorria jantzi behar dutela dio beste sineskeria batek.

Hainbat etxetan ere, urrezko zerbait kopan bota ostean egiten dute brindisa. Aurrez desio bat eskatuta.

12 giltza bildu eta etxeko atearen atzean zintzilik jartzea da beste ohituretako bat. 31. eguna amaitu baino lehen jarri behar dira bertan eta urteko lehen egunean bertan utzi. Gero poltsa beltz batean gorde behar omen dira. Judutarren ohitura da honakoa.

Urtea amaitzean etxeko ateari, kanpaikaden erritmora danbatekoak emateak gaizkia urruntzen omen du. Nahiko zaila une berean mahatsak jan nahi badituzue…

Kultura gehienetan uste da, urtea nola hasi, halakoa izango dela. Beraz, umore onez hastea izango da onena, sineskeriak alde batera utzita. Edo tanga gorria jantzita, 12 mahats jaten, ateari danbatekoak ematen, txanpainetan urrezko eraztuna botatzen edo atetik 12 giltza zintzilikatzen, baina umore onez, horiek guztiak ere.

Irudia | Mahatsak | Anders | Creative Commons By SA