Urrezko segundoak Euskadi eta Mastercard-entzat
Segundurik garestienak dira, urteko azkenak. Lehen errentagarrienak ere bazirela zioten. Baina, gaur egun hori zalantzan jartzen da. Tarifak, ordea, ez dira jeitsi.
Duela egun batzuk iragarri zuten Euskadiko turismoa iragarriko zutela telebista kate pribatuetan. TVEn ordea, Mastercardena izango da azken iragarkia. Kate pribatuan 2010etik aurrera publizitaterik egongo ez denez, duela lau hilabete utzi zion publizitatea kontratatzeari. Horrexegatik ez du Euskadik 2009ko telebistako azken segunduen monopolioa.
Eusko jaurlaritzak eta Mastercard-ek ordaindutakoaz ez da ezertxo ere argitaratu, baina iaz ordaindutakoa kontuan hartuz, gutxi gora behera kalkulatu daiteke. Eusko Jaurlaritzak, segundu bakoitzeko 15.500 euro inguru ordaindu dituela uste da. Lau kateen ikuslegoen batura, baina, ez da TVErenera iristen. Beraz, jendea galdetzen hasia da iragarkia ez ote zaion (zaigun) garestitxoegi atera.
Iaz La Caixak inoiz TVEn izandako iragarkirik garestiena ordaindu zuen. 10.700 euro segunduko. Aurten, azken azkena izanik Mastercard-ek diru gehiago ordainduko zuela uste da.
Urrezkoak bai, beraz, azken segunduak, baina telebista kateentzat iragarkiak jartzen dituztenentzat baino gehiago.
Eta ETBk nori emango (salduko) dizkio azken segunduak?