U2: Harri berean tupust egiteko prest
Ordudanik, ustez datorren urteko ekainean, birari amaiera emango dioten arte, ehunka futbol zelai eta antzeko toki erraldoi beteko dituzte, 8, 10 ,15 ? kontzertu edo eginez hilero?
Irlandako enpresarik garrantzitsuenetakoa, eta Pop-Rock izarrak beraz, Gaudiren diseinuan eraikitako oholtza erraldoian, mailazko soinu eta itzelezko argi eta ikus-muntaiarekin ikusteko aukera hemen berriro! ( Nahiz eta Barnakoan, gitarjoleak “pettoak” egin zituen; barkatzekoak ere lehenengo kontzertua zelako… Donostiarako jadanik seguru dena ikasia duela.
Mereziko ote du Donostiako hasiera berriz ikusteak? Edo gola sartu didaten sentsazioarekin irtengo naiz berriro? Industria aberasten ari naizenen sentsazioarekin?
Alboan nuen lagun Irlandarrari zera galdetu nion: “Zer gertatuko litzateke beraien herrian, Dublinen, Hello England esango balute?
Beno, tokatzen bazait kontatzen jarraituko!