Txiorik onena (51. astea)
Asteon zazpiko sorta dakargu txiorik onena hautatu dezazuen. Dagoeneko txiolari batzuk jada ohiko bihurtzen ari zaizkigu, baina astero-astero agertzen zaigu izen berriren bat ere.
Azken sortatik Mikel Pagadiren `grazia´ gailendu zen, alde handiarekin; hor duzue berriro sarrera bukaeran.
Sorta berrian (abenduaren 5etik 13ra bitartekoak), badira Venezuelan izan ziren hauteskundeak eta Espainian izango direnak aipagai dituztenak, baita Douglas Tompkins-en heriotza -North Face sortu zuen gizona hipotermiak jota zendu!- ahotan hartzen duen bat ere. Ez da argazki ederren bat edo euskararen gaineko kezkarik ere falta.
Ea zazpi hauetatik bateren bat gustukoa duzun, irakurle.
Azaleko argazkia Urko Dorronsorok egina da.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Espainiako hauteskundeekin, igaro gara "zer on etorriko ote zaigu" pentsatzetik, "zer txar etorriko ote zaigu" pentsatzera.
— Josu Goiko (@josu_goiko) December 5, 2015
Etna sumendia, abenduaren 3an. Arg: Marco Restivo. @TapasDeCiencia ren bidez: pic.twitter.com/27Ou0sTZKZ
— Ana Galarraga Aiest. (@AnaGalarraga1) December 7, 2015
Venezuela diktadura bat da non oposizioak hauteskundeak irabazten dituen eta Espainia demokrazia bat da non galdeketak legez kanpokoak diren
— Eneko Fernandez (@enekogara) December 8, 2015
Beti bzala etxeko kontuetarako erabili ordez, bada jendea euskara, hizkuntza bidegabeki politizatuz, nonahi erabili nahi lukeena #Onartezina
— Santi Leoné (@ororostorm) December 10, 2015
Jakin berri dut NorthFace-ko jabea hil dela. Euskal Herrian egingo dute omenaldirik? #Ekarpenak
— Goizalde Landabaso E (@GoizaldeL) December 10, 2015
Denak du beste zentzu bat. pic.twitter.com/Sv5kSXzBB8
— jon garmendia (@txuriya) December 13, 2015
Asko hitz egiten da ekonomia hobetzeaz, gutxi ongizatea handitzeaz. Neurgailu okerrak nagusi.
— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) December 13, 2015
.
Pasa den asteko txiorik onena
Goiko bizilagunak haurrari "lanrroberran" abesten dionean intercoolerra eta reduktoran efektuak ere sartzen dizkio. A ze ahotsa.
— MikelPagadi (@MikelPagadi) November 16, 2015