Txiorik Onena (49. astea)
Txiorik Onena (49. astea)
Behin atsedenaldia eginda, oporretatik bueltan da Txiorik Onenaren atala.
Azken galdeketan Juan Kruz Lakastaren txio bat izan zen bozkatuena, Nafarroan berriro ETB1 ikusteko aukera izateagatik “hunkidura” ageri zena.
Asteon ere ez dabiltza hiri buruzagitik oso urruti hautatutako txioen erdiak, ostiaz egindako artelana dela Bizardunak eta pilota partidak direla. Aparte, 1975eko ostiral beltza eta Durangoko Azoka ahotan hartzen dutenak eta ezkerretik zein eskumatik hasita berdin irakurtzen den palindromo bat ere sartu ditugu poltsan. Baita beste behin bere kasa dabilen Mikel Pagadiren txio bat ere.
Guztira, zortzi dira dakartzagun txioak, deigarriena hauta dezazuen.
.
Zein begitantzen zaizu Asteko Txiorik Onena?
Goiko bizilagunak haurrari "lanrroberran" abesten dionean intercoolerra eta reduktoran efektuak ere sartzen dizkio. A ze ahotsa.
— MikelPagadi (@MikelPagadi) November 16, 2015
Gaur egun, ekintza bat egiten duzunean, ostiak nondik etorriko diren zail da jakiten. #Iruñea #Gasteiz #artea #silikona #errePRESIOA
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) November 23, 2015
.@ikertb @ideiazabaldu @josebaasiron noiztik moldatu behar da artelan bat gizarteko zati batengan arbuioa eragiten duelako?Ze eromen da hau?
— Beñat Sarasola (@bsarasola) November 23, 2015
Ostiral beltza (black friday) beste zerbait zen 1975ean #memoria pic.twitter.com/nsO11eYNel
— ZigorEtxeburuaUrbizu (@ZEtxeburua) November 27, 2015
Buruko mina geratu zait #eskupilota partdaren ostean. Ez daukat edaderik emozio hauetarako. Hala, irakurtzera.
— Ana I. Morales (@AnaisNi) November 29, 2015
Bizkaitarrak berriro saiatuko dira eskupilota jolasten frontoietan 22 Bizardunak 20
— Galder Gonzalez (@theklaneh) November 29, 2015
Oro zen uneoro zoroen une zoro. Asteko AZA, https://t.co/JI8v7x8rl4
— Markus Zerorajasoa (@zerorajasoa) November 29, 2015
#durangokoazoka prestaketak, tak! pic.twitter.com/JECrqVPvOf
— leiremendiburu (@leiremendiburu) November 30, 2015