Euskal Hedabideen Urtekaria

Euskal Hedabideen Urtekariaren aurkezpena

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatearekin batera argitaratutako Euskal Hedabideen Urtekaria aurkeztuko du Durangoko Azokan, hilaren 7an, Landako gunean. Urtekaria Euskal Hedabideen Behategiaren beste proiektu bat da, proiektu garrantzitsua elkartearen eta unibertsitateen arteko lan ildo berria zabaltzen duelako, jakintzaren transferentzia gauzatu eta enpresen eta unibertsitateen arteko sinergiak bultzatzeko.

Urtekarian artikulu bat eta bost ikerketa lan agertuko dira.

Artikulua Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak idatzi du, Komunikabideak komunitate izenburupean. Ikerketa lanak unibertsitateetako taldeek prestatu dituzte. Iñaki Zabaletak (UPV/EH) zuzentzen duen HEKA ikertaldeko kideek Euskarazko hedabideen errealitatea 2015ean izeneko artikulua atondu dute, euskarazko komunikabideen sistema aztertu eta 2015eko errealitatea zein den adierazteko. Mondragon Unibertsitateko Hezikom ikerketa taldeak, berriz, Euskarazko komunikabideak euskal Pirinioetan izeneko azterlana aurkeztu dute, inguru horretan dagoen errealitatea eta elkarrekin egin litezkeen proiektuak aztertuz.

Euskal Hedabideen UrtekariaIkerketa eta euskal hedabideen kontsumoa izeneko ikerketa abiatu duten Koldo Diaz Bizkarguenaga (UPV/EHU), Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea) eta Gorka Salces (UPV/EH) irakasleek Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta Internet: euskal audimetrien alde kualitatiboa izena daraman artikulua idatzi dute Urtekarirako. Bertan, eta euskal gizartearen hedabideen kontsumoaren inguruan azken urteetan egin diren ikerketak aintzat hartuta, errealitate hau bere osotasunean azalduko duen bestelako hurbilketa audimetrikoen proposamena eta ikerketa egokitu baten lehen pausuak laburtu dituzte.

Txema Ramirez de la Piscina (UPV/EHU) irakasleak zuzentzen duen HGH ikerketa taldeak Euskal prentsa Europako estandarretan izeneko ikerketa lana argitaratu du, azken hiru urteetan taldeak egindako lanaren berri ematen duena. Nor ikerketa taldeko (UPV/EHU) Patxi Azpillagak, azkenik, Euskal komunikazioaren gaineko bibliografiaren erretratua lana prestatu du, giro akademikoan egon den produkzioa batu eta sailkatzeko ahalegina.

Lana hekimen.eus atarian jarriko da denen eskura, eta Durangoko Azokan bertan paperezko edizioa salgai egongo da.

HEKIMEN Euskal Hedabideen elkartea

hekimen

Hekimen: beste norabide baten beharraz – 2014-11-15

Alberto-Barandiaran, hekimeneko zuzendariari egindako elkarrizketa

Euskal Hedabideen Urtekaria Euskal Hedabideen Urtekaria Euskal Hedabideen Urtekaria
euskal, Hedabideen, hekimen, urtekaria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude