Txiorik onena (45. astea)
45. asteko txiorik onenak heldu zaizkigu halako batean.
Aurreko astekoen artean, Xabier Mendiguren Elizegirena izan da boto gehien pilatu dituena, eta beraz, @xme64-k bigarrenez irabazi du Asteko Txiorik Onena. Ordu aldaketari buruzkoa zuen txioa, azpian ikus dezakezuenez.
Sorta berria sei txioz osatzen da, nafarrek idatziak gehienak, hara!
Gaien artean, eskuekin trebea eta buruarekin ez hainbeste den jendea, EGA azterketa, ETB1 (Nafarroan), Animen Gaua vs. Halloween edo genero kontuak.
Azaleko txoria José Carlos Cortizo Pérez-ek harrapatu zuen argazki kamerarekin, ibai ondoan.
.
Zein begitantzen zaizu Asteko Txiorik Onena?
Komunean, gizon 1 esku 1ekin uasapeatzen, bertzearekin zakilari eusten dion bitartean; trebetasun horrek liluratua eduki nau istant batez
— Santi Leoné (@ororostorm) October 27, 2015
Rajoyk euskaraz pentsatzen du eta gero espainolez botatzen ditu esaldiak! Bere buruaz ari da! pic.twitter.com/7ye6vlxqkq
— P.Huarte Larraburu (@zaldieroa) October 27, 2015
Orainttxe jarri dugu ETB1 urrutiko aginteko 1 zenbakian. Tontakeria irudituko zaizue, baina hunkitu egin naiz. pic.twitter.com/HBPWF3fcGj
— Juan Kruz Lakasta (@jklakasta) October 29, 2015
Eta zuek, non hil zineten? #EGA #inkesta
— Atarikoko neska (@atarikokoneska) October 29, 2015
Mundua diferente ikusten dugunez… mapamundiak arrosak eta urdinak dira https://t.co/vVpcYN4ttH pic.twitter.com/I96goEugYp
— Onintza Irureta (@oirureta) October 30, 2015
Ados, animen gaua gurea ere izanen da, baina inguruan duguna halloween komertziala baizik ez da pic.twitter.com/8iOkVIugoJ
— Iker Tubia (@ikertb) October 31, 2015
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
sei hilabetean kotxeko erlojua ordubete atzeratuta eduki ondoren, gaur berriz ere zuzen dabil; denborak ia dena sendatzen duen seinale edo.
— Xabier Mendiguren (@xme64) October 25, 2015