[Txiorik Onena] 2023ko 35. Astea
[Txiorik Onena] 2023ko 35 Astea –
Urteko 35. astea, beste behin, zazpi txioko sorta batean.
Asteon, hautatutako txioetan hauexek dira jorratu diren gaiak: Espainiako dibertsitatea, Primeran eta ETB, probintzialismoari bizkarra ematea, gaztarnak, gozogileak eta Eroski, baita idazle ezezaguna ere.
Joan den asteko sortatik, Maite Berriozabalena izan da txiorik bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ez dakit gaztelera ulertzeko zailtasuna den, ala Arkaitz ulertzeko zailtasuna. Espainiako dibertsitatea gara? Hori dio? https://t.co/JbDqiuTO46
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) September 24, 2023
@txargain / @umoreaskea pic.twitter.com/AY2vf8IyuX
— PORTUGOIETA Kaierak (@portugoieta) September 25, 2023
Probintzialismoari beti bizkarra emanez…@RealSociedadEUS ? @athletic_eus pic.twitter.com/8H2lkYVfHv
— ???????????? (@umoreaskea) September 30, 2023
GAZTARNAK: esneki ezagunaren hondarrak #hitzokei
— Idoia Torregarai (@bootxo) October 1, 2023
Gaur Eroskin. Kutxara iritsi. Kajeroa, berria antza. Makinak esandako dirua, gehiegi iruditu. Lankideari deitu: akatsen bat izango zela. Honek berriz pasarazi dena. Kopurua, berbera, baina langile horren kontzientzia eta autokritikak, horiek ez dute preziorik! #Bejondeizula
— Urko Aristi (@uaristi) October 2, 2023
Gozogileen jainkoa lekuko, ez dudala inoiz gehiago “buñueloa” esango.
(Denda batek, kasu honetan Irungo Aramendiak, euskarari bere lekua ematen dionean, gure hizkera aberasten ere laguntzen du) pic.twitter.com/VLVMwFGtDQ
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) October 2, 2023
–Zu al zara Maite, ikasleei liburua aurkeztera datorren idazlea?
–Bai.
–A, ba inork ez zaitu ezagutzen.Benetako gertaera batean oinarritua.
— Maite López Las Heras (@MaiteLpezLasHe1) October 2, 2023
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
“Elgoibarrera doan trena 5 minutuko itxaropenarekin doa” entzun berri du megafoniatik. Pena Bilboranzkoan sartu beharra dudala.
— Maite Berriozabal Berrizbeitia (@maite_ber) September 21, 2023
[Txiorik Onena] 2023ko 35 Astea