[Txiorik Onena] 2018ko 31. astea
[Txiorik Onena] 2018ko 31. astea –
Urteko 31 astea oso atzean utzi eta ohiko moduan, zazpi txioko sorta bat dakargu laburpen modura.
Asteon, jorratutako gaien artean: turistak museo txikerretan, errefuxiatuen ongi etorriak afixa erraldoietan, gorriz emandako berdeak, trenak ezkutatzen dituzten trenak, Arantxa Tapia albistegietan eta eltxoak, eltxoak eta eltxoak.
Joan den asteko sortatik, Draza Mihailovitxen txioa izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Euliak eskuak igurzten ikusten ditudan bakoitzean zitalkeriren bat pentsatzen ari direla iruditzen zait: belarri-ondoko hegaldiak egin, azkura gehien ematen duten gorputz ataletan pausatu, …
— Idoia Torregarai (@bootxo) July 30, 2018
Tira, Louvreko piramideak handiago ematen zuen eskuorri turistikoan. pic.twitter.com/GIgbQczUAu
— Goio Arana (@goioarana) 2018(e)ko uztailaren 30(a)
"Tren batek beste tren bat ezkuta dezake". Renfek bizitzarako aholku misteriotsuak ematen ditu azkenaldian megafoniatik.
— Samara Velte (@samaravelte) August 1, 2018
'ezkerra berdeak' eta daltonikuek pic.twitter.com/JfOH4pp0S6
— zital (@ZiTAL) August 1, 2018
Bilbon ere #RefugeesWelcome! #ErrefuxiatuakOngiEtorri pic.twitter.com/hjriu07QwP
— Eneko Ander (@EnekoAnder) August 3, 2018
Gaur Egun, 2020. Eskaleta:
– Beroa/euria/elurra: 10 segundu
– Arantza Tapia gauzak bisitatzen: 5 segundu
– Espainiako mobida morbidoak: 10 segundu
– Beste talde parlamentarioen interesak: 3 segundu
– “Kultura” : estrenoak. 2 segundu
– Eta orain, futbola.— txerren (@txerren) 2018(e)ko abuztuaren 6(a)
Euli, eltxo, manduli, armiarma, tximitx, anderete, arkakuso, liztor, kilker, txitxarra, erle, erlemando, kakarraldo, kattalingorri eta "korraleko" lokuluxka hondatu didaten zomorro guztiekin zoologiko bat montatu ahalko nuke.
— Josu Arraiz (@JosuArraiz) August 6, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Lehen burgesak eta langileak geunden. Orain denak gara "erabiltzaileak" edo "bezeroak"; klase-elkartasun zein antagonismoa iluntzeko (grebak arrotz eta gure aurkako bezala hartzeko) amarru ideologikoa da hori.
— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda (@Drazmihailovitx) July 26, 2018