Txio Onena (urteko 9. astea)
Txio Onena (urteko 9. astea)
Urteko 9. asteko txio sorta aurkituko duzu lerro hauen azpian, gustukoena hauta dezazun.
Asteon, eta ohi legez zazpiko sortan, orain gutxi kaiolatik atera zen txori batek toki gutxi utzi die gainontzeko gaiei; batzuetan serioago, bestetan satirikoago, Arnaldo Otegi baita sortako protagonista nagusia. Aparte, Martxoaren 3ak, Kongresuko Lehendakari izendatu berriak, Txirritak eta Nafarroako bide seinaleek ere egin dute tartetxoa.
Pasa den astekoen sortatik, Txirri pailazoa nabarmendu nahi izan duzue, @protoeuskaldun txiolariari esker.
Zazpiko sorta honetatik, aukeratu ezazu txiorik bikainena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Banderak iraintzeko asmoz margotzen direnean pic.twitter.com/Mtx0JFzQe7
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) March 1, 2016
Asko pozten naiz Otegi libre egoteaz … Hori bai, oraindik ez dakit zergatik egon den kartzelan
— Juan Jose Ibarretxe (@LHKibarretxe) March 1, 2016
Arnaldo… pixkat Argaldo ezta? #egunekotxistetxarra #barkatu #freeOtegi pic.twitter.com/j1GkUAA0fr
— Luistxo Fernandez (@luistxo) March 1, 2016
Eta ez da preso politikoa #OtegiFree pic.twitter.com/qkEBRITioO
— G. Aranguren (@ingarang) March 1, 2016
Bide seinale elebakarrak hondatzeko gonbita egin du Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak. pic.twitter.com/Rl7YgdKf1L
— Nafarroa Wow (@NafarroaWow) March 4, 2016
Ez dago ezinezko erronkarik Patxi Lopezentzat. Espainiako politika ezin lotsagarriagoa zela uste bagenuen, are patetikoagoa bihurtu du.
— Lander Arretxea (@larretxea) March 4, 2016
Gabriel Arestik ez zuen nahi bere izena kale batean. Txirritak ere zirto ederra egingo zion titular honi! pic.twitter.com/SsjYHYMiwD
— Txuma Murugarren (@TxumaMurugarren) March 4, 2016
.
.
Pasa den asteko txio onena
TXIRRI-BELARRIAK IZAN: zeinahi jatorritako berotasunagatik belarriak gor(r)itzen zaizkizunean. #hitzokei pic.twitter.com/z7tnckFD2W
— Borja (@protoeuskaldun) February 27, 2016
Aupa gorkii!!