Txio Onena (urteko 5. astea)
Txio Onena (urteko 5. astea)
Urteko 5. astea eta otsaileko lehenengoko txioak berandu samar datoz, ohi bezala zazpiko sortan.
Txiokatutako gaien artean, iragan berri dugun Santa Ageda bezperako koplak eta atarian dugun San Valendin eguna batetik, komunikazio eta pintxo pote kontuak bestetik. Baita Su Ta Gar eta Nafarroa ere, entsaladan nahastuak. On egin!
Pasa den astekoetan Xabier Mendiguren Elizegik txiokatutakoa nabarmentzea erabaki duzue. Berau dugu txiorik onena behin baino gehiagotan egin duen txiolari bakarra; Asteko Txioa egiten hasi gineneko lehenengo astekoa irabazteaz gain hirugarren garaipena baitu honakoa!
Ea atondu dugun zazpikote honetatik bateren bat gustuko duzuen…
* Argazkiko txoria Urko Dorronsorok harrapatua da
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
@lizarraitz Errealitateak fikzioa gainditzen du, eta Nafarroak errealitatea
— Santi Leoné (@ororostorm) February 1, 2016
Halako gauzek ateratzen naute neure onetik, geure neurria ondo ematen dutelako seguru asko. https://t.co/X6HMejvFiG
— xabier gantzarain (@gantzarain) February 2, 2016
Maialen Lujanbioren koplek erakusten dute, besteak beste, tradizioa ezagutzeak zertarako balio duen.
— Josu Goiko (@josu_goiko) February 3, 2016
Aaaii… San Balentin dator. pic.twitter.com/g8NSjJEP5w
— Galder Gonzalez (@theklaneh) February 4, 2016
Buruz buru hitzegitetik eskapatzen baina gero emailez komunikatzen korapilatzen hain azkarra den jende #miresgarria
— Bea Salaberri (@beatxo) February 4, 2016
.@SUTAGARofizial Asterix eta Normandoak komikidxen 😀 pic.twitter.com/Z4XV3BQVaW
— zital (@ZiTAL) February 4, 2016
Entsaladak kriston txistea kontatzen dizunean… pic.twitter.com/lfF5qRIgBf
— Josu Kristo (@josukristo) February 7, 2016
.
.
Pasa den asteko txio onena
Bus geltokiarena aurrena, zubiaren txandrioa gero; Donostian modako esaera aurki: "Estas cosas con Bildu no pasaban".
— Xabier Mendiguren (@xme64) January 24, 2016