Txio Onena (urteko 31. astea)
Txio Onena (urteko 31. astea)
Pausu motela darabilgu aspaldian Asteko Txioekin, uda giroan murgilduta geu ere. Beraz, 28. asteko txioetatik 31. astekoetara egin dugu salto, zuzenean, eta uztailaren 23tik abuztuaren 9ra bitartekoak bildu.
Zazpiko sorta berri honetan, gaztak eta lasto-fardoak aurkituko dituzue edo sagu-zaharrak eta piper potoak. Eta auto elektrikoa entxufatu ezin dugunez, metroz joango gara igerilekura. Orokorrean, tamalez, bandera kontuak eta hizkuntza eskubide urraketa mordoa dakargu.
Txoriaren argazkia Leonardo Rech-ek egina da.
Aurreko txio sortari dagokionez, Jon Intxaurragarena izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Autoa entxufatzeko hau ipini dute Begoñan amachuaren aurrean. Testua erdaraz, euskaldunok ez dugu entxuferik behar. pic.twitter.com/XSNQBBXzjL
— Benito Fiz Diez (@bontxi) July 23, 2016
Lezaten (Aulestia), illunabar honetako #speleo argazkixa. Gabon! pic.twitter.com/yOxIwbK6R4
— Oier Gorosabel (@Txikillana) July 27, 2016
Rioko metroko linea berrian emakumeentzako bagoiak jarri dituzte. Arazoren bat dagoenaren seinale. @berria #rio2016 pic.twitter.com/8gco3TCx1p
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) August 3, 2016
Hau bai instalazio artistikoa. pic.twitter.com/koBtAyM44x
— Josu Goiko (@josu_goiko) August 5, 2016
Olaztiko igerilekuan herriko haur batek:
-¿No sabeís castellano?
-Sí
-Como estaís hablando en euskera…
Eta D ereduan ikasten du #negargura— Igotz Alkorta (@Igotzalkorta) August 8, 2016
Euskarari eskaini dioten tokiak cheese-te bat ematen du. #txistetxarra pic.twitter.com/VaxAV0ldyi
— Martin Kitto #Zutik (@martin_kitto) August 8, 2016
Ttuntturroek ere harrera eginez banderadun horiei. pic.twitter.com/pYrvs7YeDM
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) August 9, 2016
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Kontuz itzultzaile-automatikoekin (via @beharko ) pic.twitter.com/prYoRkWzMR
— Jon Intxaurraga (@j_intxaurraga) July 13, 2016