Txio Onena (urteko 39. astea)
Txio Onena (urteko 39. astea)
Urteko 39. asteko txioak dakartzagu azpira, irailaren 25etik urriaren 1era txiokatutako zazpiko sorta; aurtengo udazkeneko lehena.
Jorratutako gaien artean badira kalean puri-purian diren gaiak eta aspaldiko kontuak ere. Baditugu inkesta egileak irudikatu zein bostekoak espero dituztenak, baita astelehenak gorrotatu eta heavy-ak miresten dituztenak ere. Edo hizkuntzarentzat errespetu eske datozenak zein atez atekoaz zer edo zer entzun dutenak. Aparte, nola ez, sozialisten sarraskia dela-eta batzorde federalak zinemaratu dituztenak.
Joan den astean, Gaizka Arangurenekin izandako lehia estuaren ondoren, Martin Kitto izan da nagusi; Asteko Txioetan txapelik gehien jantzi duen txiolaria.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
"Gizaker" entzuten dudan bakoitzean izaki hau imajinatzen dut inkestak egiten. pic.twitter.com/dMqIvZq6YM
— Nerea Ibarzabal (@ibarnere) September 25, 2016
Astelehenak gorroto ditugu astearteak zoragarriak direlako, edo bertze arrazoiren batengatik? #GalderaDa
— Santi Leoné #Zutik (@ororostorm) September 27, 2016
Oier (4 urte): "Aita, Su Ta Garreko mutilak nola egin du zuloa buruarekin? Seguru dela metalezkoa!"@SUTAGARofizial pic.twitter.com/X5xZ36hh2z
— Asier Azpilikueta (@aazpilikueta) September 28, 2016
Edukazioaz pic.twitter.com/EqiApbjv5X
— Oihana Bartra (@OihanaBartra) September 29, 2016
Baserritar bat marmarka Andoainen #AtezAte koaz.
-Hori zikinkeria!
Ondoakoak erantzun:
-Ezagutzen al dek ba?
-Ez, baina hori esaten ditek!— Iñaki Petxarroman (@petxarroman) September 29, 2016
Geuretzat nahiko genukeen argazki bat #HemenErePosibleDa pic.twitter.com/zlpmjHQowl
— Xabi Borda (@xabiborda) September 29, 2016
PSOEren Batzorde Federala Mad Maxen Trumoiaren Kupularekin parekatu baduzu —bi sartzen dira, bat ateratzen da—40 urte baino gehiago dituzu.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) October 1, 2016
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
– Aita, PP azkena geratzen bada, datorren urtean bigarren mailan jokatuko du?#i25bozak
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 25, 2016