Intsektu makila: sexurik gabe dirauen intsektua
Timemako intsektu makilak (phantasmodea) milioi bat urte daramatza sexurik izan gabe. “Gizajoa”, pentsatuko duzu, “euskalduna ote?”. Ez ba. Timemako intsektu makila AEBetako mendebaldeko kostaldean bizi da eta sexurik izan gabe ugaltzen da.
Timemako intsektu makil emeek kumeak sortzen dituzte harraren haziaren beharrik gabe; hau da, beren buruen klon genetikoak sortzen dituzte.
Kanadako Simon Fraser Uniertsitateko ikerlarien lanari esker dugu espezie honen ugalketa modu bitxiaren berri. Zientzialariek Timemako intsektu makilen hainbat espezieren DNA ikertu dute eta duela 500.000 urtetik (zenbait espeziek milioi bat urte) sexurik gabe ugaltzen direla aurkitu dute.
Sexurik gabeko ugalketak bere alde onak eta txarrak ditu. Alde ona: populazioa azkar hazten da klonen ugalketari esker. Alde txarra: “ama” eta kumeen geneak berdin-berdinak direnez, ez da eboluzio genetikorik sortzen.
Intsektu makil espezie honi esker, zientzialariek sexurik gabeko bizitza nola den posible ulertzea espero dute. “Horretarako Euskal Herrira etortzea besterik ez dute, laborategian eta xomorro artean egotea baino atseginagoa da eta”, pentsatuko du baten batek. Arrazoirik ez zaizue falta.