Normala al da? III

Jorge Franganillo-ri flickerretik hartua

Badakit blog hau apur bat alde batera utzita izan dudala aspaldi honetan, baina praktiketan nago azken sarrera egin nuenetik eta aste osoan, egunean zazpi orduz ordenagailu aurrean egon ostean, asteburuetan ez dut izaten ordenagailutik hurbil ibiltzeko gogo handirik…

Praktiketan daramadan hilabete honetaz hitz egitera natorkizue, berriz ere nire egunerokotasuneqn sartzen den “normala al da?” galderarekin, berriro ere, bai,  berakatzaren modukoa naiz…

Europa Pressen ari naiz praktiketan, Bizkaiko egoitzan euskaraz idazten zuenak baja hartu zuen eta nik praktiken eskaria egin nuenez gero, nigana jo zuten. Ez dut inoiz egun hura ahaztuko, azterketak bukatu berri nengoen, aurreko egunean Lekittora iritsi berri Bilbon neukan guztia maletan sarturik, GUZTIA!! Imajinatu maletaren tamaina…Autobusean kreditransa hiru bider pasatzeko modukoa…Iritsi eta hurrengo egunean maleta desegiten nengoen Europa Pressetik deitu nindutenean eta harritu egin ninduen,  ez nuen agentzia hartan praktikak egiteko eskaririk egin.  Baja hartu zuen bat ordezkatu behar nuela esan zidaten, ene harridura gehiagotuz, eta eskaintza onartzen banuen hurrengo egunean hasi beharko nintzatekeela, hau da, Bilbora bueltatu behar nintzen egun hartan…ENEEEE!! Maletatik atera nuena berriz ere sartu nuen, bihotzeko min eta ilusio sentsazioak batera sentituz.

Lehen aipatu bezala hilabete eskas daramat bertan, eta oso gustura gainera, baina harriturik gelditu nintzen Euskal Herrian dauzkaten egoitzen artean, eta horietan lan egiten duten guztien artean, euskaraz idazten duen bakarra ni nintzela esan zidatenean…Ez zitzaidan normala iruditu horren pisu handia duen agentzia batetan euskarak hain leku txikia izatea, eta gutxiago horren ardura nik -praktiketan eta oraindik kazetaria ez den batek- dudala ohartu nintzenean…Nire lana euskaratik gaztelerara edo alderantziz itzultzea edo eta euskaraz iristen diren prentsa-oharrak erredaktatzea da, hau da, egun guztia bulegoan sarturik egoten naiz, eta ala ere ez da handia egiten dudan albisteen kopurua, normalean ez bainaiz egunean 30 egitera iristen…Beraz, normala al da euskarak horrelako agentzia batetan horren leku ñimiñoa izatea?

Ez dakit zer pentsatuko duzuen baina niri behintzat asko harritu ninduen bulegoan euskaraz idazten (eta mintzatzen) den bakarra nintzela ohartu nintzenean, eta are gehiago Euskal Herriko egoitza guztietan pertsona bakarra nintzela esan zidatenean…

Baina beno, espero dut hori aldatuko den eguna iristea…

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara