Sekula ez duzu angula horrela ikusi
Gabonetan edo San Sebastianen bueltan, albistegietako ohiko irudia da, arrandegietan angulak 500, 600 edo mila euroan. Gutxi batzuen eskura dagoen luxuzko produktua. Baina, komunikabideetan saltzen zaigun irudiaz aparte, zer dakigu animaliaz? Galzorian al dago? Zergatik? Zer neurri proposatu dira? Zer diote angulazaleek? Erantzunak bilatzen saiatu gara. Argazki ederrez jantzitako erreportaje zabala aurkituko duzue otsaileko Baleike aldizkarian (ostiraletik aurrera kioskoan). Bitartean, hemen aurrerapena, angula baten makroargazki ikusgarria eta bere bihotz taupaden bideoa (odolaren zirkulazioa ere ikusten da).