Plazer mugatua
Komunikabideen etorkizuna Internetek markatuko duela esaten digute. Noski, ezin esan, praktikoa, interesgarria, azkarra edo merkea ez denik. Baina ezin al dira bateragarriak izan? Zer egingo dugu hemendik aurrera igande goizetan?
Krisiak sektore guztiak eraldatu ditu. Goitik behera. Baina batzuk argia ikusten hasi diren bitartean, idatzizko prentsak jai duela esaten hasi dira. Ez indarberritze, ez ezer.
2009an egunkarien merkatua %10etik gora jeitsiko omen da eta hortik aurrera, jeitsiera geldoagoa izanagatik geldiezina izango omen da. Digitalizazioak gehien eragingo duen sektorea baita.
Eskuak tintaz zikindurik, goiz nagitsu horiek atsegin ditut. Eta badaezpada ere, asteburu honetan betikoa egingo dut, azkenetakoa izateko aukeragatik plazer handiagoz, posible bada.
25 urte izango da dutxan “Video killed the radio star” kantatzen hasi nintzenetik. Majina bat aldiz dutxatuko naiz oraindik irratian kantuak jotzen duen bitartean.
naaaaaaa!! naaaaa!