Photoshopen desastreak

Ipurdirik ezPhotoshop irudi edizio tresna digitala ikaragarri lagungarria da argazkiak ukitu, zuzendu eta edertzeko: argitu, begi gorriak ezabatu, distirak leundu, kolorea zuzendu… Baina, batzuetan, pasa egiten gara. Tresna behar bezala erabiltzen ez jakiteagatik edo irudiak errealitatetik haratago edertu nahi izateagatik, diseinatzaile grafiko eta argazkilariek bekatu benetan larriak egiten dituzte; publikoak inozoak garelakoan, edo hutsegite batengatik besterik gabe.

Batez ere, modeloekin gertatzen da. Itxura politagoa ematearren, benetako desastreak sortzen dituzte: gorputz atal luzatuak, bikoiztutako zilborrak, desagertzen diren zatiak, plastikozko edo gomazko azala duten modeloak, mundu honetakoak ez diren begi koloreak eta abar.

Beste batzuetan, diseinatzaileak ez du esperientzia nahikoa, edo edizio tresna erabiltzen ez dakien norbaiti egokitu diote lana, eta irudien emaitza barregarria eta negargarria aldi berean izan ohi da: moztutako ertz nabarmenegiak, irudi muntaketa desegokia eta deigarriegia… Tranpa egin nahi, baina agerian geratzen da azkenean.

Photoshop Disaster du izena zoritxarreko irudi horiek biltzen dituen webguneak. Merezi du begiratutxo bat ematea, sarean zein paperezko argitalpenetan aurki daitezken munstrokeriak ikusteko. Eta ea behingoz jartzen ditoen muga bat deabruaren Photoshop horren erabilerari!

Hona hemen aukeraketa txiki bat (batzuetan kosta egiten da hutsa urkitzea!). Eta egin barre edo negar lasai asko.

Desastreak, Photoshop, prentsa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude